Udako hiri-kanpamendu inklusiboak

2025ko ekainaren 19, osteguna

Aste Santuan, udan eta Gabonetan, Nafarroako Erriberan desgaitasuna duten eta ez duten gazteei zuzendutako aisialdi, kultura, kirol eta inklusio jarduerak antolatzen ditugu.

Ekimen hauek bizikidetzarako, dibertimendurako eta elkar aberasteko espazioak sortzea dute helburu. Horretarako, funtsezkoa da zure moduko boluntarioen laguntza eta babesa: zure parte-hartzeari esker, jarduera bakoitza eskuragarriagoa, dinamikoagoa eta esanguratsuagoa bihurtzen da pertsona guztientzat.

Saioak astelehenetik ostiralera izaten dira, 9:00etatik 14:00etara, nahiz eta egun jakin batzuetan, atrakzio parkeetara goazenean, ordutegia luzatu.

Bizitu esperientzia berriak eta ikasteko aukera paregabeak ezagutu!

Sakatu hemen izena emateko edo informazio gehiago aurkitzeko.

Udako hiri-kanpamendu inklusiboak