Arropa Garbiaren Nazioarteko Kanpaina

 Arropa Garbiaren Nazioarteko Kanpaina

Soziala

🛠️ ZER EGINGO DUZU BOLUNTARIO GISA?

📢 Kaleko ekintzak:

  • Azaroak 29 (Black Friday): Bizikleta martxa Masa Criticarekin batera.
  • Apirilak 24: Rana Plazaren erorketaren oroitzapena (Bangladesh).

👥 Geltokiren Ehungintza Foroan parte hartzea:

  • Arropa Garbia kanpainaren standaren arreta hileko laugarren ostegunero.
  • Apirilak 24: Swap Party! Arropa trukatzeko festa Geltokin (Iruñeko autobus geltoki zaharra).

👤 BILATZEN DUGUN PROFILA:

  • Mundua kontsumo kontzientetik aldatzeko gogoa.
  • Trebetasun sozial onak eta talde lana.
  • Giza eskubideei, lan eskubideei eta genero ikuspegiari buruzko interesa edo ezagutzak.

🎁 ZER ESKAINTZEN DIZUGU?

  • Aktibismoari eta gizarte-mobilizazioari buruzko prestakuntza eta esperientzia.
  • Zure komunikazio-trebetasunak, pentsamendu kritikoa eta adierazpen artistikoa hobetzea.
  • Zure kezka berberak dituen jendea ezagutzeko gune bat.

🔗 Informazio gehiago: www.ropalimpia.org

Informazio praktikoa

Izena ematen dut!

Hau interes-adierazpena da. Ondoren, erakundea zurekin harremanetan jarriko da proiektua zehatzago azaltzeko.

Eskatutako erabilgarritasuna

AAAOOLI

2025ko azaroaren 1tik 2026ko ekainaren 30ra

Mercaderes 20
31001 Iruña (Nafarroa)

Garapen Jasangarriaren Helburuak

1. Pobrezia desagerraraztea 2. Goserik ez 5. Genero berdintasuna 7. Energia irisgarria eta ez kutsagarria 8. Lan duina eta azkunde ekonomikoa 9. Industria, berrikuntza eta azpiegitura 10. Desberdintasunak murriztea 11. Hiri eta komunitate jasangarriak 12. Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak 13. Klimaren aldeko ekintza 16. Bakea, justizia eta instituzio sendoak 17. Helburuak lortzeko aliantza

Erakundearen informazioa

SETEM Navarra-Nafarroa

SETEM Navarra-Nafarroa

Mercaderes kalea, 20
31001 Pamplona (Nafarroa)

www.setem.org/navarra

Erakundearen deskribapena

SETEM Nafarroa 1992an sortutako GGKE bat dugu. Hegoaldean bizi diren herriek duten duintasunarekiko nazioarteko elkartasunaren kulturaren aldekoak gara. Gure lan independienteak Hegoalde eta Iparraldeko herrien arteko desberdintasunaren  egoera plazaratzea ardatz nagusia dauka. Gero ere aurrekoaren zergatia salatu nahi dugu eta aldi berean, mundo zuzenago eta solidariago bat lortzeko nahian,  bai banakako aldaketak bai aldaketa kolektiboak sustatzeko asmoa daukagu.

Bidezko merkataritzaren eta kontsumo arduratsuaren sustapena. Denda bat dugu eta azoketan eta sentsibilizazio jardueretan parte hartzen dugu. Catering zerbitzua.

Hezkuntza kritikoaren zikloa, gizarte aldaketa gerta dadin. Aipatutako ziklo honek Formakuntza ikastaro bat eskaintzen du eta Latinoamerikan elkartasun esparru batean parte hartzeko aukera ematen du.

Arroga Garbia kanpainaren bitartez, nazioarteko ehungintza entrepresen gehiegikeriak salatzen dituena, www.ropalimpia.org hiritarren mobilizazio grina sorarazi nahi dugu .


Zerrendara itzuli