Ibili Elkartetik pertsona boluntarioak bilatzen ditugu desgaitasun fisikoa duten pertsonei laguntzeko erakundeak antolatutako aisialdiko bi jardueratan: Paramotor eta urpekaritza bataioa.
Boluntarioen zeregina izango da jarduera horietaz gozatzeko laguntza behar duten desgaitasun fisikoa duten pertsonei laguntzea (gurpil-aulkia jardueraren espaziora eramatea, arropa aldatzen laguntzea jarduerak hala eskatzen badu...). Jardueraren aurretik, eman daitezkeen laguntzei buruzko prestakuntza-saio bat egingo da.