Dokumentu-laguntzako boluntariotza ezohiko erregularizaziorako

Soziala

Fenix Elkartean, ordenagailua eta tresna digitalak ondo erabiltzen dituzten boluntarioak bilatzen ditugu, migratzaileak ezohiko erregularizazio prozesuan laguntzeko.
Entitateko talde teknikoarekin koordinatuta egingo da lana, eta, batez ere, laguntza administratiboa eta digitala emango da.
Eginkizun nagusiak:

  • Dokumentazioa eskaneatzea eta antolatzea
  • Artxibo digitalak kudeatzen eta antolatzen laguntzea
  • Izapide eta kudeaketa digitaletarako oinarrizko laguntza
  • Espedienteak antolatzea
  • Talde teknikoarekin batera dokumentuak berrikusten laguntzea

Bilatutako profila:
Pertsona antolatuak, arduratsuak eta tresna informatikoen oinarrizko edo bitarteko erabileran erraztasuna dutenak bilatzen ditugu.
Ez da aldez aurreko esperientzia profesionalik behar, baina bai oinarrizko informatikari, posta elektronikoaren erabilerari, dokumentuen eskaneatzeari eta artxibo digitalen kudeaketari buruzko ezagutza sendoak.
Non eginen den:
Jarduera aurrez aurre eginen da, Iruñean, Fenix Elkartearen instalazioetan.

Informazio praktikoa

Garapen Jasangarriaren Helburuak

2. Goserik ez 5. Genero berdintasuna 8. Lan duina eta azkunde ekonomikoa 10. Desberdintasunak murriztea

Erakundearen informazioa


Zerrendara itzuli
International Volunteer Year 2026