🌍 Mundu justuago bat eraikitzen laguntzea gustatuko litzaizuke?
ASFk (Mugarik Gabeko Arkitektura) boluntarioak bilatzen ditu hainbat motatako jardueretan parte hartzeko:
🌱Nor gara?
ASF giza eskubideen defentsarekin eta habitaterako eskubidearekin konprometitutako pertsonek osatutako erakundea da. Komunitateen boterean sinesten dugu, eta diziplina ugari — arkitektura, hirigintza, ingeniaritza, gizarte zientziak... — pertsonen zerbitzura jartzearen eraginean.