Nafarroako toki entitateentzako dirulaguntza, gazteria politika publikoak bultzatzeko eta babesteko

2024ko azaroaren 12, asteartea

Gazteen inplikazioa eta erantzukizuna, garapen pertsonala, hezkuntzakoa eta soziala sustatzen duten gazteentzako programak edo proiektuak diruz lagunduko dira, boluntariotzaren, hezkuntzaren, garapenerako lankidetzaren eta zerbitzurako ikaskuntzako proiektuen bidez gazteen parte-hartze solidarioa sustatzen duten ekintzak.

131E/2024 EBAZPENA, urriaren 14koa, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako toki erakundeentzako dirulaguntza deialdi bat, gazteriaren arloko politika publikoak bultzatu eta babesteko, 2024ko azaroaren 1etik 2025eko irailaren 30era bitarte. DDBN identifikazioa: 790717.

Gazteriari buruzko apirilaren 1eko 11/2011 Foru Legeak, 7. artikuluan, ezartzen du ezen, gazteen aukera berdintasuna lortzen laguntzeko, gazteriaren arloko eskumena duen departamentuak Nafarroako toki erakundeei laguntza eta aholkuak emanen dizkiela gazteriaren arloko tokiko politikak bultzatzeko eta sustatzeko lanean, honako alderdi hauetan zehazki: tokiko gazteria planak prestatzea, gazteentzako instalazioak sustatzea, gazteentzako zerbitzu eta jarduerak garatzea prebentzioaren, informazioaren, prestakuntzaren eta mugikortasunaren arloan, bai eta gazteen eskaerei erantzuten dieten beste arlo batzuetan ere.

Nafarroako Gazteriaren Institutua da arlo horretan eskumena duen erakunde autonomoa, haren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 242/2023 Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera.

Toki erakundeentzako laguntza hori gauzatzeko, egokitzat jotzen da dirulaguntzen deialdi berri bat onestea, norgehiagokako araubidean, erakunde horientzako laguntza sistema bat ezarriko duena Nafarroako gazteek gizartean duten parte-hartze aktiboa hobetzen lagunduko duten ekintzak egiteko, 2024ko azaroaren 1etik 2025eko irailaren 30era bitarteko aldian. Horiek horrela, deialdi honen xedea da toki erakundeei laguntzea zenbait gasturen zati bat finantzatuta, honakoek eragindakoak badira: gazteria teknikariak kontratatzeak edo egonkortzeak, tokiko gazteria planak eta diagnostikoak egiteak, gazteekin aritzeko foroak eta elkarrizketak proposatu eta garatzeak, eta gazteriaren inguruko azterketa sektorialak eta programak egiteak. Orobat, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea da era guztietako laguntza publikoak arautzen dituen esparru komuna.

Horrenbestez, Nafarroako Gazteriaren Institutuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 242/2023 Foru Dekretuak esleitu dizkidan ahalmenak baliatuz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako toki erakundeentzako dirulaguntza deialdi bat onestea, gazteriaren arloko politika publikoak bultzatu eta babesteko, 2024-2025 aldian.

2. Dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen I. eranskinean jaso dira.

3. Deialdi hori aurrera eramateko, 400.000 euroko gastua baimentzea. Dirua partida hauei egotziko zaie:

 
Ikus taula osoa

AURREKONTU-PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

340002-34100-4609-232103: Toki erakundeek gazteentzako programak egiteko dirulaguntzak

2024ko partidaren baliokidea

2025

400.000 euro

 

Laguntzak emateko eta ordaintzeko, kreditu egokia eta behar adinakoa izan beharko da 2025eko ekitaldiko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan.

4. Ebazpen hau eta I. eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

 

Ikusi deialdi osoa hemen sakatuz (kanpoko esteka)

 

Nafarroako toki entitateentzako dirulaguntza, gazteria politika publikoak bultzatzeko eta babesteko