Nafarroako Boluntariotzaren III. Plana

2023ko abuztuaren 29, asteartea

Bukatzear dago Boluntariotzaren II. Planaren indarraldia. Plan hori eguneratzeko unea da.

Horregatik, herritarrek parte hartzeko prozesu bat abiarazi dugu, horren bidez Nafarroako Boluntariotzaren III. Plana egiteko eta definitzeko.

Saio honetan, hurrengo eta azken saioan parte hartzeko gonbidapena helarazi nahi dizuegu. Topaketa honen helburua da jarduera-ildoak identifikatzea eta ardatz bakoitzeko ekintzak finkatzea.

Ekarpen, proposamen eta ideia guztiak funtsezkoak dira etorkizuneko Plan honetarako.

Zure parte-hartzea bultzatzeko, bi modalitate sortu ditugu: bata aurrez aurrekoa eta bestea online. Bi modalitateetan eduki berberak landuko dira.

Modalitate presentziala irailaren 19an (10:00etatik 13:30era)
Izen-ematea esteka honen bidez:

https://bit.ly/presentzialkiboluntariotza 

Online modalitatea: urriak 04 (10:00etatik 12:00etara)
Izen-ematea esteka honen bidez:

https://bit.ly/onlineboluntariotza



Saio horiek teknikarientzat, boluntariotzako arduradunentzat eta parte hartzen duten eragile guztientzat dira. Boluntarioak ere izan nahiko genituzke, horiek baitira benetako protagonistak.

 

Nafarroako Boluntariotzaren II. Plana
29/08/2023