Garapenerako hezkuntza-proiektuak eta sentsibilizazio-ekintzak egiteko diru-laguntzak ...

2025ko maiatzaren 2, ostirala

Boluntarioak izatea programaren tipologien eta proiektua baloratzeko irizpideen parte da.

2025eko EKITALDIAN zehar Garapenerako Hezkuntzako proiektuak eta sentsibilizazio-ekintzak egiteko dirulaguntzen deialdia. BDNS 827412.

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 2025eko apirilaren 14an eginiko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

2015eko irailean, Nafarroako Parlamentuko Eskubide Sozialetako Batzordeko kideek Pobreziaren eta Desberdinkeriaren aurkako Nafarroako Ituna (2021-2030) sinatu zuten Gizarte Entitateen Plataformarekin. Itunaren helburua da aurrera egitea Nazio Batuen Biltzar Nagusiak onetsitako Garapen Jasangarrirako 2030 Agendak ezarritako norabidean. Itunean, besteak beste, honakoak jasotzen dira:

"Nafarroako Parlamentuak Garapenerako Hezkuntzaren arloko proiektuen deialdiari eutsiko dio, eta Parlamentuaren aurrekontuaren %0,7ra iritsiko da 2024. urterako".

Nafarroako Parlamentuko Kontu-hartzailetza eta Gai Ekonomikoetarako Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du, 2025eko ekitaldian zehar Garapenerako Hezkuntzako proiektuak eta sentsibilizazio-ekintzak egiteko dirulaguntzen deialdiaren eta horren oinarri arautzaileen onespenerako. Nafarroako Parlamentuak bere aurrekontu osoaren %0,7 bideratzen du jarduketa horretara. Espedientea txosten juridikoarekin eta Kontu-hartzailetzak egindako gastu-fiskalizazioarekin osatu da.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea da Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren dirulaguntza guztietarako arau-esparru komuna. Lege horretan, printzipio orokorrez gainera, dirulaguntzak emateko, kudeatzeko eta kontrolatzeko prozedura ezartzen da. Horiek horrela, Garapenerako Hezkuntzako eta Sentsibilizaziorako proiektuak egiteko dirulaguntzen araubidea ezartzen duten oinarriak ezarri eta argitaratu beharra dago, horrela bermatze aldera bete egiten direla, dirulaguntza horietan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak ezarritako printzipioak.

Horiek horrela, Nafarroako Parlamentuaren Erregelamenduko 42. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako Parlamentuko Mahaiak honako hau

ERABAKITZEN DU:

1. 2025eko ekitaldian zehar Garapenerako Hezkuntzako proiektuak eta sentsibilizazio-ekintzak egiteko dirulaguntzen deialdia onestea.

2. Guztira 115.000 euroko gastua baimentzea, Nafarroako Parlamentuaren 2025eko ekitaldirako gastu-aurrekontuko "Garapenerako eta elkartasunerako jardueretarako dirulaguntzak" 48207 partidaren kargura.

3. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea, erabaki honen eranskinean jasoak.

4. Agintzea erabaki hau eta bere eranskinak Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean, Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezen.

Ikusi deialdi osoa hemen sakatuz (kanpoko esteka)

Garapenerako hezkuntza-proiektuak eta sentsibilizazio-ekintzak egiteko diru-laguntzak ...