Diru-laguntzak toki-erakundeei eta irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakundeei, kulturen arteko bizikidetza sustatzeko eta arrazakeriaren eta xenofobiaren aurka borrokatzeko proiektuetarako

2025ko maiatzaren 23, ostirala

Boluntariotza proiektua baloratzeko irizpideen parte da.

57E/2025 Ebazpena, apirilaren 1ekoa, Migrazio Politiketako zuzendari nagusiak emana, deialdi bat onesten duena, toki entitateei eta irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateei dirulaguntzak emateko, 2025. urtean, kulturen arteko bizikidetza eta arrazismoaren nahiz xenofobiaren aurkako borroka sustatzeko proiektuetarako. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 817315.

 

Azken bi hamarkadetan, migrazioaren eraginez nafar hiritargo berria sortu da, non era askotako etniak, kulturak, hizkuntzak, erlijioak eta sinesmenak dauden. Aniztasun hori aberastasun iturri izan daiteke, baldin eta elkar ezagutu, onartu eta errespetatzeko bideak sustatzen badira. Ekintza komunitarioetan parte hartuta, gizarte are inklusiboagoa eta aniztasunarekiko toleranteagoa eraiki daiteke.

Nafarroako Gobernuak sustatu gogo du, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuaren bidez, Nafarroako toki entitateek eta elkarteek inplikazio handiagoa izatea Nafarroako hiritargoa osatzen duten askotariko kultura ugarien arteko bizikidetzarako espazioak sortzeko ekimenak sustatzen eta garatzen.

Deialdi honek bidea ematen die entitate interesdun guztiei berdintasunez parte har dezaten eta, era berean, bermatzen du dirulaguntzak irizpide objektiboei jarraikiz emanen direla. Irizpide horien lehentasunak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak gizarte politikaren esparru orokorrean ezarritako jarraibideen araberakoak izanen dira.

Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzuaren proposamen txostena jaso da espedientean, baita txosten juridikoa eta kontu-hartzaile delegatuaren adostasuna ere.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen bidez eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 241/2023 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea deialdi bat, toki entitateei eta irabazi-asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateei dirulaguntzak emateko, kulturen arteko bizikidetza eta arrazismoaren nahiz xenofobiaren aurkako borroka sustatzeko proiektuetarako, bai eta deialdiaren oinarri arautzaileak eta balorazio irizpideak, foru agindu honen I., II.1 eta II.2 eranskinetan jaso direnak.

2. 478.247 euroko gastua erreserbatu eta baimentzea. Horietatik:

  • 235.247 euro Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuaren 2025eko ekitaldiko gastu-aurrekontuko "0,7 Funtsa. Gizarte entitateentzako dirulaguntzak bizikidetza- eta sentsibilizazio-proiektuetarako" izeneko 350002-35200-4819-231900 partidaren kargura izanen dira, eta 20.000 euro 2026rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan xede horretarako gaitzen den eta aipatutakoaren baliokidea den aurrekontu-partidaren kargura; azken kasu horretan, baldintza izanen da kreditu egokia eta nahikoa egotea.
  • 170.000 euro Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuaren 2025eko ekitaldiko gastu-aurrekontuko "Toki entitateentzako dirulaguntzak bizikidetza- eta sentsibilizazio-proiektuetarako" izeneko 350002- 35200-4609-231900 partidaren kargura izanen dira, eta 53.000 euro 2026rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan xede horretarako gaitzen den eta aipatutakoaren baliokidea den aurrekontu-partidaren kargura; azken kasu horretan, baldintza izanen da kreditu egokia eta nahikoa egotea.

Baimendutako kredituari 24.422,28 euro gehitzen ahalko zaizkio gehienez A modalitateko proiektuetarako, eta zenbateko hori dirulaguntzetarako erabiltzeko ez da beste deialdirik egin beharko.

Kasu horretan, gehitutako aurrekontua esleituko zaie aurrekontu-esleipenik gabe geratu diren A modalitateko proiektu onartuei, oinarri arautzaileetan ezarritako lehentasun-hurrenkeraren arabera.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Ikusi deialdi osoa hemen sakatuz (kanpoko esteka)

Diru-laguntzak toki-erakundeei eta irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakundeei, kulturen arteko bizikidetza sustatzeko eta arrazakeriaren eta xenofobiaren aurka borrokatzeko proiektuetarako