Nafarroako Odol Bankuak 25.172 odol-emate erregistratu ditu 2025ean, 2024an baino %2,4 gehiago, orduan 24.573 odol-emate egin baitziren. Odol-emate guztietatik 4.336 plasmaferesikoak izan ziren, eta 1.205 osagai anitzeko aferesiak (plaketenak eta plasmarenak).
Nafarroako Odol Bankuak urteko memorian jaso duenaren arabera, %65,26 45 eta 70 urte arteko pertsonen odol-emateekin osatu da. Halaber, 26 eta 44 urte arteko pertsonen odol-ematea %24,95ekoa izatera iritsi da. Odol-emaileen batez besteko adina 47,5 urtekoa da, 2024ko batez bestekoa baino bi urte gehiago. Beraz, odol-emailearen profila zahartuz doa, eta garrantzitsua da odol-emaile gazteak erakartzea, epe luzean odol-emate sistemaren iraunkortasuna ziurtatzeko.
Urtetik urtera gero eta emaile gehiago daude. 2025ean. Nafarroan 1.553 odol-email berri izan ziren: 786 emakume eta 767 gizon. Aipatu behar da, baita ere, 2025ean zehar, 12.889 lagunek eman zutela odola gutxienez behin, eta ohiko odol-emaileak 10.075 izan zirela; hots, bost odol-emate edo gehiago eginda.
Datu horiek kontuan hartuta, Odol Bankuak nabarmendu du garrantzitsua dela odola ematea beti eskura egon daitekeen hornidura segurua eta iraunkorra sortzeko, osasun-sistemak behar bezala funtziona dezan. Hori dela-eta, herritarrak odola ematera animatu nahi ditu, bereziki belaunaldi berriak, odol-emaileen bankuak birsortzen jarrai dezan.