Bihar, irailak 10, Suizidioa Prebenitzeko Munduko Eguna ospatuko da. 2024ko lehen seihilekoan, 23 pertsona hil dira Nafarroan bere buruaz beste eginda. 2023an 63 pertsona izan ziren. Gainera, 2024ko urtarrilaren 1etik ekainaren 30era bitartean, Osasun Departamentuak 163 Suizidio Kode aktibatu ditu; horietatik % 57 emakumeak ziren; tresna horrek Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan 2022ko abenduan ezarritako arriskuan dauden pertsonen identifikazioa eta jarraipena errazten du.