Carmen Maeztu Villafranca, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak eta Cristina Ibarrola Guillén, Iruñeko alkateak, hiriburuko González Tablas kaleko aterpetxe berria bisitatu dute gaur arratsaldean. Bertan 56 plaza eskeintzen dira etxerik gabeko pertsonentzat, hotz-boladako hilabeteetan.