Nafarroako Gobernuak 6,5 milioi bideratuko ditu egoera ahulean dauden pertsonen oinarrizko laguntza materialera 2025 eta 2028 urte artean

2025ko apirilaren 9, asteazkena

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, 6.599.777,47 euroko urte anitzeko gastu-konpromisoa hartzeko baimena eman du, 2025 eta 2028 urte artean behartsuei oinarrizko laguntza materiala ematera bideratutako diru-laguntzen deialdia egiteko. Diru-txartelen sistema honi esker, familia kalteberek supermerkatuetan elikagaiak eta behar-beharrezko produktuak eros ahal izango dituzte. Pasadan urtean, 964 familiak jaso zuten neurri hori Foru Komunitatean.

Nafarroako Gobernuak 6,5 milioi bideratuko ditu egoera ahulean dauden pertsonen oinarrizko laguntza materialera 2025 eta 2028 urte artean