Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren bitartez, 500.000 euro bideratuko ditu aurten toki eremuan berdintasun proiektuak bultzatzeko laguntzetara. Dirulaguntza hauek eskatzeko epea joan den larunbatean ireki zen eta datorren martxoaren 7ra arte luzatuko da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) argitaratutako deialdiaren arabera.