Nafarroako Gobernuak foru dekretu bat onartu du gaurko bilkuran, 2023ko Francisco de Javier Saria ‘Ayuda Contenedores’ gobernuz kanpoko erakundeari emateko. Erakunde horrek Iruñean du egoitza, eta erakunde humanitarioei euskarri logistikoa eskaintzen die, garapen bidean dauden herrietako laguntza-proiektuetan beharrezkoak izan daitezkeen materialak biltzeko, biltegiratzeko eta bidaltzeko.
Hala jakinarazi dute gaur gobernu bilkuraren osteko prentsaurrekoan lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza eta Berdintasun kontseilari Felix Tabernak, zeinek aurtengo hautagaitza proposatu duen, hala nola bozeramaile zein Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilari Amparo Lopezek. Saria datorren apirilean emango zaie erakundea osatzen duten kideei, Jose Maria Puig buru izango duen ekitaldi instituzional batean.
Ayuda Contenedores gobernuz kanpoko erakundea independente eta irabazi asmorik gabe bat da; 1995ean sortu zen, Nafarroan egoera onean zeuden material soberakinen kopurua egiaztatu zenean. Azken hiru hamarkadetan zehar, erakundea berrerabil litezkeen eta erabiltzen ez diren materialak detektatzen nahiz material horien bilketa, biltegiraketa, konponketa, hautaketa, hautaketa eta aldizka herrialde eskatzaileetara eginiko bidalketak antolatzen aritu da, osasunaren, hezkuntzaren, saneamenduaren edota azpiegituren arloetan lanean aritzen diren beste GKE batzuekin elkarlanean. Bestalde, erakundeek, elkarteek eta enpresek egiten dituzten soberakinak edo dohaintzak ere jasotzen ditu.
Nafarroako Gobernuak dakarren sari hau emateko dekretuak nabarmentzen du erakundeak talde-lanaren aldeko apustua egiten duela, baita sinergiak indartze eta bere lanaren errendimendua hobetze aldera bestelako erakunde batzuekin lankidetza-sareak sortzearen aldekoa ere. Horrez gain, balioesten du “printzipio demokratikoak nahiz partaidetzazkoak sustatzea, gizartea eraldatzeko beharrezko bitarteko eta garapenarekin lotutako helburu gisa”. Foru Exekutiboak nabarmendu egin du erakunde horrek bildutako eta lekualdatutako materialaren bolumenak nabarmen egin duela gora urtero; izan ere, joan den urte amaieran 300. edukiontzia kargatu zuen Hondurasera joateko.
Laguntza logistikoaren lanarekin, Ayuda Contenedores-ek aldaketak sortu nahi lituzke, herrialde behartsuenen garapen iraunkorra ahalbidetzeko eta bidezko gizarte-egiturak lortzea ahalbidetzeko. Bere jarduerekin, lankide dituen komunitateen ongizatean eta garapenean lortzen duen eraginagatik eta jarduteko moduan zintzotasunez jokatzeagatik eta profesionaltasunagatik aintzatetsia den erakundea izan nahi du. Bere jarduera giza eskubideak betetzera eta lankide dituen komunitateen desberdintasuna desagerraraztera bideratuta dago.
51 edukiontzi 2023an
Francisco de Javier saria jaso duen GKEak egunero edo noizean behin laguntzen aritzen diren gizon-emakume boluntario ugari ditu. Langile guztiak boluntarioak dira, gehienak erretiratuak. Horrez gainera, Elkartasunerako Europako Kidegoko gazteek eta Espetxeko pertsonek ere parte hartzen dute, euren instalaziotan gizartearentzat lan egiteko zigorra betetzen dutenean.
Ayuda Contenedores bere jarduera hedatuz joan da azken urteotan. Gehikuntza horrek GKEren ezarpenean hala nola onarpenean du arrazoia, harekin lankidetzan diharduten erakundeen % 78ak esperientzia errepikatu izanak erakusten duen bezala. 2021ean 34 edukiontzi bidali zituzten; 2022an 45 eta iaz, 51 (19 Afrikara, 11 Amerikara, 12 Asiara eta 9 Europara).
Erakundeak garapen-bidean dauden eskualdeetan eta gatazkan dauden herrialdeetan egiten du lan. 2023an 9 edukiontzi bidali ziren Ukrainara, elikagaiak, arropa edo ekipo medikoak zeramatzatenak. Edukiontzi horiek Siriako eta lurrikarak suntsitutako Turkiarako osatuekin bat egin zuten eta guztira 12 edukiontzi iritsi ziren. Aurtengo azken bidalketa astearte honetan bertan prestatu da, 20 pallet kontserba elikagai eta higiene produktu Gazarako, inguruko erakundeen laguntzarekin helarazten saiatuko direnak, nahiz eta inguruan ziurgabetasun handia dagoen. Bere webgunean, GKEak irudietan zabaltzen ditu bidalketak prestatzeko lanak eta jasotzeko unea.
Gogoan izan behar da Nafarroako Gobernua alditan lankidetzan aritu izan dela entitatearekin, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzutik kendutako materialak emanez, besteren artean oheak, ohatilak, mesanotxeak edota erabiltzen ez diren besaulkiak, erakundeek, adibidez Ambala GKEak, Kaputxinoen Ahizpa tertzioarioak, Mariaren Neskameak edota Salestarrek Senegal, Kamerun edo Txad bezalako herrialdetan erabili izan dituztenak, besteak beste.
Bere lana aurrera eramateko, Ayuda Contenedores enpresak eremu batekin kontatzen du Iruñako Etxabakoitz auzoan, konponketak egiteko nabe ezberdinak, material biltegiratua nahiz bulego-eremua tarteko izanik. Bere instalaziotan, material sanitarioa (taka-takak, makuluak, gurpil-aulkiak, ohatilak, ekografoak, etab.), hezitzailea (liburuak, arbelak, ikasmahaiak, aulkiak, etab.), ekipo informatikoak, etxetresna elektrikoak, sukaldeko tresneria, erremintak (zulagailuetatik nekazaritzako lanabesetara edo josteko makinetara), arropa, elikagaiak, altzariak, ibilgailuak (bizikletak, motorrak, traktoreak, etab.) eta industria-dohaintzak biltzen ditu, besteak beste.
2009an sortutako saria
Francisco de Javier Saria Nafarroako Gobernuak sortu zuen 2009an, Foru Erkidegotik kanpo jarduerak garatzen dituzten, eta Nafarroa aurrerabide, ongizate eta gizartearen hobekuntzan lagungarri den erkidego gisa irudikatzen aritzen diren pertsonak, entitateak eta erakundeak saritzeko.
Saria foru Exekutiboak eman izaten du, bere Lehendakariak edo kontseilarietako batek edo batzuek proposatuari jarraiki. Oraingo honetan, hautagaitza proposatu duena Felix Taberna lehendakariordea izan da.
Bere lehen ediziotan, 'Francisco de Javier' golardoa Lizarrako burtzikari Pablo Hermoso de Mendozari (2009), Pedro Abrego sukaldari lerindarrari (2010), Ignacio Zocok futbolaria eta Maria Ostiz abeslaria senar-emazteei (2011) eta bere kargua utzi artean Madrilen Nafarroako Gobernuak zuen ordezkari Salvador Estebanez jaunari (2012) eman zitzaien.
Sari honekin saritu izan dira halaber, Lizarrako Javier Urra psikologoa (2013), Manuel Hidalgo idazlea (2014), zinema zuzendari Montxo Armendariz (2015), zaharberritzaile azagrar Juan Miguel Sola (2016), saxofoi jotzaile eta konpositore Pedro Iturralde (2017), Lizarrako kimikari, geologo eta glaziologo Adolfo Eraso Romero (2018) eta Oteizako enpresari Jose Maria Zabala (2019). 2020an ez zen saririk eman pandemia egoeragatik, 2021 urtean Francisco Mangado Beloqui arkitektoak jaso zuen eta 2022an Puy Oria zinemagileak.