Nafarroak Guatemalako Osasun Institutu Barneratzailearen ibilbidea saritu du

2023ko azaroaren 21, asteartea

Guatemalako Osasun Institutu Barneratzaileak “Nafarroa” Elkartasunaren Nazioarteko Saria jaso du eguerdian Iruņean; sari horren bidez, Foru Gobernuak Erdialdeko Amerikako erakundearen ibilbidea saritu nahi du, ikerkuntzan, prestakuntzan eta berrikuntzan oinarritua, osasuna eskubide unibertsal gisa hartzen duten proposamenekin. 

Erakundea duela 15 urte sortu zen osasun publikoan, garapen sozialean eta medikuntza sozialean prestakuntza duten osasun-profesional batzuen ekimenez.  Geroztik, Guatemalako Osasun Institutu Barneratzailea konprometituta dago herrialdeko politikak eta osasun-sistema eraldatzearekin, osasuna eskuratzeko eta lantzeko ekitatea sustatzearren. Gainera, 2016an, Guatemalako Osasun Publikoko eta Gizarte Laguntzako Ministerioak osasun-eredu barneratzailea bere gain hartu zuen, Guatemalako osasun-sistema publikoan ezartzeko erakunde sarituak sustatzen zuena.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).

Acto de entrega del Premio Internacional "Navarra" a la Solidaridad

Nafarroak Guatemalako Osasun Institutu Barneratzailearen ibilbidea saritu du
International Volunteer Year 2026