Nafarroako ikastetxeek aniztasunari arreta emateko material berria dute 3 eta 12 urte bitarteko ikasleentzat. ‘Ikusezinak?’ ipuina da, hartutako kalte zerebrala duten haurren eguneroko desberdintasun-egoerak birsortzen dituena, eta, aldi berean, balizko diskriminazio horiek desagerrarazteko irtenbide errazak planteatzen dituena.