Hitzaldia: "Nola lortu osasun-sistema barneratzaile bat Guatemalan"
2023ko azaroaren 10, ostirala
Izena: Hitzaldia "Nola lortu osasun-sistema barneratzaile bat Guatemalan. Medikuntzaren eta erizaintzaren zeregina osasun-sistemen eraldaketan ".
Data: 2023ko azaroak 22, asteazkena
Ordutegia: 19:00etatik 21:00etara
Lekua: NUPeko Osasun Zientzien Fakultateko 03 gela (Nafarroako Unibertsitate Ospitalearen ondoan). Online ere parte hartu ahal izango da: Zoom bidezko sarbidea (bilerako ID: 950 4766 5611; Sarbide kodea: 183670).
Informazio gehiago: Hizlari izango dira Juan Carlos Verdugo Urrejola, osasun politika publikoetan espezialista eta Guatemalako osasun ministrorde ohia, eta Juana Milian Chew, osasun komunitarioan aditua den erizaina. Biak Guatemalako Osasun Institutu Barneratzailekoak dira, eta erakunde horrek azaroaren 21ean jasoko du Elkartasunaren Nafarroako XX. Nazioarteko Saria. Juan Carlosek eta Juanak bi hamarkada baino gehiago daramatzate Guatemalan beren osasun-sistema publikoa eraldatzeko lanean, eta bertaratutako publikoarekin partekatuko dute nola egiten ari den eraldaketa hori osasun-eredu barneratzaile baten inguruan. Eraldaketa horretan Nafarroak izan duen eta izango duen eginkizunaz ere hitz egingo dute, bai laguntza ekonomikoari dagokionez, bai eremu soziosanitarioko profesionalen bidezko laguntza teknikoari dagokionez. Eta medikuntza tradizionalak Guatemalako osasun-sisteman nola integratzen den eta zer eginkizun duen sakonduko dute. Hitzaldiaren ondoren, eztabaida bat egingo da Guatemalaren eta Nafarroaren artean zer ikaskuntza truka ditzakegun jakiteko, kalitatezko osasun-arreta unibertsala, barneratzailea eta integrala ziurtatzeko, herritar guztientzat osasunerako giza eskubidea bermatuko duena. Informazio gehiago