Azaroaren 22an, asteazkena, Europako berdintasun-politikei buruzko topaketa egingo da Iruñean (Zer egiten du Europar Batasunak berdintasunaren alde?), Europako Batzordeak Espainian duen ordezkaritzak antolatuta. 18:30etik 20:30era izango da, Zentral aretoan (Mercado kalea, z/g), eta Ana Ollo lehendakariordeak eta Patricia Abad NABIko zuzendariak parte hartuko dute, batzorde horretako adituez eta emakumearen arloko kolektiboez gain.