Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu berri du adineko pertsonei eta/edo desgaitasuna duten pertsonei autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasuna prebenitzeko laguntza-produktuak erosteko diru-laguntzak emateko deialdia. Horretarako, Departamentuak 50.000 euro bideratuko ditu guztira, horrelako produktuak erosteak eragiten dituen gastuetan laguntzeko.