Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurkako Arreta Zerbitzuak hilean 12,4 kasu artatzen ditu batez beste, eta guztira 1.300 esku-hartze baino gehiago egiten ditu

2024ko martxoaren 21, osteguna

Nafarroako Gobernuaren Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurkako Arreta Zerbitzuak, iazko ekainaren 5etik joan den martxoaren 15era bitartean, arrazoi etniko edo arrazagatiko 124 diskriminazio kasu artatu ditu guztira, eta horien jarraipena egin da Iruñeko eta Tuterako bulegoetan egindako 1.341 esku-hartzeren bidez. Hala adierazi du gaur goizean Begoña Alfaro Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilari eta hirugarren lehendakariordeak. Halaber, ‘Diskriminaziorik gabeko Nafarroa baten alde, baina gutxiago gainera gehiago’ kanpaina aurkeztu du, Arraza Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta.

Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurkako Arreta Zerbitzua (SARX) iazko ekainean inauguratu zen, arrazakeria- edo xenofobia-arrazoiengatik diskriminazio egoeran dauden pertsona orori arreta, laguntza eta aholkua eskaintze aldera. Alfarok gaur goizean azaldu duen bezala, “edozein esparrutan diskriminazio horren biktima sentitu diren pertsona guztiak hurbildu ahal izateko moduko espazio neutro bat dugu hizpide”.

Martxoaren 15era arte bildutako datuen arabera, Iruñako eta Tuterako bulegoetan aurkitzen den Zerbitzu honek 1240 kasu artatu ditu guztira, alegia hilean 12,4 kasu batez beste, “nahiko kopuru larria, kontuan hartzen badugu beste hainbat egoeratan bezala salatzen diren egoerak icebergaren punta baino ez direla”, adierazi du Alfarok.

Kasuen kopuru handi honen aurrean, aipatzekoa da guztira 1.341 esku-hartze egin direla, hau da, kasu bakoitzeko 10 esku-hartze baino gehiago, eta horrek salaketa bakoitzaren gainean egiten den lan sakon eta zehatza jartzen du agerian.

Bestalde, diskriminazio-eremuari dagokionez, Alfarok “esanguratsutzat” jo du kasu gehienak (33) komunitate honetako zerbitzu publikoren bat eskuratzean gertatu izana; “horrek autokritika-lan bat egitea eta diskriminazio hori errotik ezabatzekotan lana kanpoko nahiz barruko ateak irekita egin behar denaz ohartzea eskatzen digu”.
Azkenik, lehendakariordeak azpimarratu duenez, “artatutako kasuen % 68an biktimak berak salatu ditu, baina gainerako % 32an hirugarren pertsonak izan dira zerbitzuko bi bulegoetako batera hurbildu direnak”. “Hori dela eta, herritar guztiak animatu nahi ditut, jakina, biktima zuzena bada, baina halaber egoera horietako baten lekuko suertatzen bada, salaketa jartzera. Guztion lankidetza funtsezkoa da indarkeria horiei aurre egiteko”, adierazi du.

Johanna Flores SARXeko koordinatzaile eta abokatua arduratu da Zerbitzuan jasotako beste zenbait daturen berri emateaz, zeinen artean nabarmentzekoa den kasuen % 65,3 Iruñako bulegoan artatu direla eta gainerako % 34,7a Tuteran, edo banakako salaketa gehiago izan direla (% 66,9) taldekoak baino (% 33,1). Beste datu aipagarri bat da jasotako 109 kasutan laguntza behar izan dutela etnia- edo arraza-diskriminazioaren biktimentzat, baina 15ek, hau da, kasuen % 12k biktimagileari eragiten ziotela.

Horrez gain, SARX zerbitzua ematen den bulegoetara zuzenean jotzen duten pertsonez haratago, beste erakunde batzuetatik eratorritako beste kasu batzuk ere artatu izan dira, zehazki, 56. Horietatik 38 Administrazio Publikotik eratorriak izan dira eta 14 berriz, gizarte-erakunderen batetik.

Diskriminazio arrazista edo xenofoboaren biktima gehienak marokoarrak izan dira (35), ondoren aljeriarrak (25) eta askoz ere neurri txikiagoan, kolonbiarrak (5). Hala ere, biktima horien nazionalitateari erreparatuz gero, 16k Espainiako dokumentazioa dute.
Bestalde, SARXaren erabiltzaile gehienen adin-tartea 26 eta 35 urte bitartekoa izan da (41 kasu, eta ondoren, 36 eta 45 urte bitartekoak (19). Eta salaketa jarri duten pertsona guztien artean, % 47,5 gizonak izan dira, % 34,6 emakumeak eta % 5,6k ED/EE laukitxoa markatu dute.

Horrez gainera, artatutako kasuen % 41,1ean, pertsonak egoera administratibo irregularrean zeuden, eta % 11,2k nazionalitate espainiarra zuten, eta % 30,6 egoera erregularren zeuden. 

Arraza-bereizkeriaren aurkako sentsibilizazio-kanpaina

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, gaur aurkeztu da “Diskriminaziorik gabeko Nafarroa baten alde, baina gutxiago gainera gehiago” sentsibilizazio-kanpaina. Kanpaina hori Migrazio Politiken Zuzendaritza Nagusiak bultzatu du, AYLLU Kulturarteko Bizikidetza eta Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokaren Zerbitzuaren bitartez.

Zerbitzu honetako zuzendari Rocio Ibañezek azaldu duenez “sentsibilizazio-kanpaina honen abiapuntua da Nafarroako herritar gehienek ez dutela euren burua arrazistatzat hartzen”. “Hala adierazten dute zenbait azterlanek, esaterako Nafarroako Errealitate Sozialaren Behatokiak eginikoek, baina hala ere, ia egunero partekatzen eta erreproduzitzen ditugun kalte eta iruzkin diskriminatzaile ugari daudela ikusten dugu”. 

Hala, sentsibilizazio-kanpaina hau, kanpaina xume, hiritar, kaletar, positibo, alai eta “gerrilako marketin” bat da, funtsean 20 kartelez osatua – hamar euskaraz eta hamar gaztelaniaz-, “ni ez naiz arrazista, baina…” esaldiari buelta ematen dioten hainbat mezurekin. Eta esaldi horren gainean, eranskailu bat balitz bezala, gainjarritako etiketa bat gehitzen dute: “Gainera”.

Ibañezek azaldu duenez, kartel horietako mezuek Nafarroako kultur aniztasunaren aberastasuna azpimarratzen dute eta arrazakeriaren aurkako argudioak gehitzen dituzte. Umorearen eta ironiaren bidez, oso “hemengotzat” hartzen denari buruz jolasten dute eta migratzaileek ekonomiari edo tokiko merkataritzaren biziraupenari egiten dioten ekarpenari buruz hausnartzeko aukera ematen dute, besteak beste. 

Kartel sortarekin batera, Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiak liburuxka txiki bat argitaratu du, egunero entzun izaten diren buloak eta iruzkin xenofoboak desmuntatzen dituzten arrazakeriaren aurkako bederatzi argudiorekin. Liburuxkak eskura banatuko dira, kaleko ekintza txiki batekin, musika ibiltaria lagun, Tuterako kaleetan zehar, gaur goizean, 12:00etan eta Iruñako kaleetan, 17:00etatik aurrera, SARXen bulegoetako egoitzetatik abiatutako kalejira batzuekin.

Rueda de prensa completa

Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurkako Arreta Zerbitzuak hilean 12,4 kasu artatzen ditu batez beste, eta guztira 1.300 esku-hartze baino gehiago egiten ditu
International Volunteer Year 2026