.png)
Iruña eta Nafarroa zain dituzu besoak zabalik. Boluntariotzaren Biltzarrean parte hartzea aukera paregabea da historiaz, naturaz, kulturaz eta zaporez betetako lur hau ezagutzeko.
📍Iruña, Donejakue bidean dagoen hiri harresiduna; zatoz haren hirigune historikoan paseatzera, lorategiez gozatzera, bertako pintxo ospetsuak dastatzera eta kaleko giro atseginean murgiltzera. Hasi Gazteluko plazatik eta Andre Maria Erreginaren katedraleraino, txoko bakoitzak bere istorioa du. Hirian zer ikusi, non jan eta nola mugitu zaitezkeen gehiago jakiteko ikusi Iruñeko Udalaren turismoko webgune ofiziala
📍Nafarroaren aniztasunak liluratu eginen zaitu: Iratiko oihan zoragarritik hasi eta Errege Bardeetako basamorturaino, xarmaz beteriko herrietan barna, ibilbide kulturalak eta esperientzia gastronomiko paregabeak biziko dituzu. Landa-eremuko lasaitasuna bilatzen baduzu, abentura bat naturan, edo ihesaldi kultural bat egin nahi baduzu, hori dena eta gehiago eskainiko dizu Nafarroak. Ikus ezazu dena Nafarroako turismoko webgune ofizialean.