.png)
2025eko Boluntariotzaren Estatuko Sarien bidez, Espainian boluntariotzaren esparruan diharduten pertsonen eta erakundeen lana aitortzen da publikoki.
Sariak ohorezkoak dira eta Boluntariotzari buruzko 45/2025 Legeak arautzen ditu, zeinak boluntariotzaren balioa indartzen baitu, guztion ongizatearen alde lan egiteko modu aktibo, solidario eta antolatua den aldetik. Sari horien helburua da gizarte-ongizatearen alde diharduten norbanakoak eta ekimenak aintzatestea.
Edizio honetan modalitate hauek ezarri dira:
· Boluntario Indibidualaren Estatuko Saria
· Boluntariotzako Erakundearen Estatuko Saria
· Boluntariotzako Programaren Estatuko Saria
· Boluntariotzari buruzko Ikerketaren Estatuko Saria
Pertsona fisikoek, hirugarren sektoreko erakundeek, erakunde publiko edo pribatuek, bai eta erakunde akademikoek ere, pasa den ekainaren 2ra arteko epea izan dute hautagaitzak aurkezteko. Sari horietako bakoitzean, oroitzapen-domina bat eta balio instituzional handiko diploma ofizial bat emanen dira.
Jarrai iezaguzu, emaitzak jakiteko eta aldaketarako inspirazio-iturri diren istorioak ezagutzeko!
Sari banaketa:
Boluntariotzaren Estatuko Sarien banaketa eginen da Boluntariotzaren Estatuko XXIV. Biltzarrean, Iruñean, azaroaren 27ko goizean.