.png)
Boluntariotza Biltzarreko Batzorde Antolatzailea hilero biltzen da 2025eko urtarrilaz geroztik, Nafarroako boluntariotzaren aberastasuna, aniztasuna eta indar eraldatzailea erakutsiko duen topagune bat diseinatu, koordinatu eta eratzeko. “Batzen gaituen taupada, mugitzen gaituen adimena” lelopean, diziplina anitzeko lantalde honek lanean dihardu, boluntariotzaren esparruan gizarteak duen konpromisoa ospatzeaz gain, arlo horretan hausnarketa, ikaskuntza eta berrikuntza bultzatuko dituen ekitaldi bat antolatzeko.
Batzordea osatzen dute hainbat gizarte-erakundeetako eta erakunde publikoetako ordezkariek, unibertsitateetako eta boluntariotza-plataformetako ordezkariek eta boluntarioek. Batzordeak Biltzarraren motor gisa dihardu, xehetasun bakoitzak sektorearen benetako premiei erantzun diezaien. Haren lana da bermatzea Biltzarra inklusiboa, parte-hartzailea eta esanguratsua izanen dela, eta erreferentzia-puntu bilakatzea, ekintza kolektiboa eta adimen emozionala aldaketa-tresna izan daitezkeela sinesten duen ororendako.
Batzordeko kideak: