Ezpel-sitsaren bilakaera biologikoaren jarraipena egiteko boluntariotza

Ezpel-sitsaren bilakaera biologikoaren jarraipena egiteko boluntariotza

Ingurumena

Ezpel-sitsa (Cydalima perspectalis) espezie inbaditzailea da. Nafarroan 2015etik dago gutxienez, eta Iruñerriko, Ultzamako eta beste toki batzuetako ezpeldi naturaletan hosto-galera nabarmenak eragin ditu.

Feromona-tranpak erabilita, espeziearen bilakaera biologikoaren jarraipena egin daiteke, eta, horri esker, kalteak aurreikusi daitezke, eta lurraldean nola banatzen den ezagutu. Hori oso lagungarria da baso-plangintza egokia egiteko.

Boluntariotza-proiektu honetan, feromona-tranpa bat jarriko da boluntarioak eskura duen ezpeldi batean, eta, ondoren, maiatzetik azarora bitartean, tranpa horretan harrapatutako aleen jarraipena eginen da.

14 urtetik gorako boluntarioak behar ditugu, konpromisoa hartuko dutenak astero harrapatutako aleak zenbatzeko eta datuak Baso Plangintzarako Atalera bidaltzeko (Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua, Nafarroako Gobernua).

Informazio praktikoa

Garapen Jasangarriaren Helburuak

13. Klimaren aldeko ekintza 15. Lehorreko ekosistemetako bizitza

Erakundearen informazioa


Zerrendara itzuli