FAMILIA ATSEDENERAKO BEGIRALEA:
Familiaren Atsedenerako Zerbitzura jotzen duten erabiltzaileei lehen arreta ematea, zerbitzuaren araudia azaltzeko eta erregistro egokia egiteko.
Lantokiko jarduerak diseinatu, kudeatu eta planifikatzea, lantokira zuzentzen diren erabiltzaileen ezaugarrien arabera.
Adingabeen segurtasuna bermatzea eta prebentzioaren, higienearen eta osasunaren arloan indarrean dagoen araudia betetzen dela zaintzea.
Joko-tipologiak ezagutzea, menderatzea eta identifikatzea (rolekoak, hezkuntzakoak, ludikoak, gerrakoak, estrategiakoak, multimediatikoak, sinbolikoak, artisau-jokoak, industrialak, zientifikoak, ideologikoak, Internet bidezko jolas komunitarioak, etab.).
Banaka jarraitzea erabiltzailearen/jokoaren eta erabiltzailearen/jostailuaren arteko elkarreragina, jarduerak berriz diseinatzeko edo jokoak eta jostailuak berresleitzeko, elkarreragin hori egokia ez bada.
Gurasoek egindako kontsultei erantzutea, pertsona bakoitzarentzat komenigarrienak diren jarduerak, jolasak edo jostailuak zein diren aholkatzeko, eboluzio-etaparen arabera.