Ezpel-sitsaren bilakaera biologikoaren jarraipena egiteko boluntariotza 2025

Ezpel-sitsaren bilakaera biologikoaren jarraipena egiteko boluntariotza 2025

Ingurumena

Ezpelaren sitsa (Cydalima perspectalis) espezie exotiko inbaditzailea da, 2014tik Nafarroan dagoena, eta beldar fasean ezpelaren hostoez elikatzen da. Kalte handiak eragin ditu Iruñerrian eta Ultzaman, eta poliki-poliki hedatzen ari da ipar-ekialderantz (Irunberriko ardatza, Leireko mendilerroa eta Pirinioak) eta mendebalderantz (Lizarraldea).

Klimak eta klima aldaketak funtsezko zeregina dute sitsaren presentzian eta banaketan. Hala, tenperatura leuneko neguek horien agerpena errazten dutela uste da, eta prezipitazio gutxiko uda beroek, berriz, geldiarazi egiten dute. Gainera, aldi lehorrek ezpelaren landarea ahuldu dezakete eta beldarraren erasoari ahulago bihurtu.

Nafarroan duen portaera eta banaketa ebaluatzeko, 2020tik urtero egiten dute jarraipena Basozainek eta Nafarroako Ingurumen Kudeaketako langileek (GAN-NIK), sitsaren hedapen prozesua, eragindako kalteen maila, aldagai klimatikoekin duen lotura eta jardueren plangintza egiteko. 2023an hasi zen boluntarioen parte hartzeari esker, jarraipen arloa zabaldu ahal izan da, eta are datu gehiago lortu ahal izan dira espeziearen ezagutzari eta presentziari, aurrerapenari eta eragindako kalteei buruz. Horregatik:

14 urtetik gorako boluntarioak bilatzen ditugu sitsentzako (feromonak) tranpa espezifiko bat jartzeko erraz iristeko moduko bojedal batean, eta tranpa horretako harrapaketen jarraipena egiteko astero ekainetik azarora arte.

Ekintza horiei guztiei esker, klima aldaketaren testuinguruan espezie exotiko eta inbaditzaile horren aurrean lurraldeak duen arriskua eta kalteberatasuna ezagutu daiteke, eta basoen kudeaketaren esparruan egokitzeko neurriak jarri, LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren esparruan, KLINa Klima Aldaketaren Ibilbide Orriari lagunduz.

Informazio praktikoa

Izena ematen dut!

Hau interes-adierazpena da. Ondoren, erakundea zurekin harremanetan jarriko da proiektua zehatzago azaltzeko.

Eskatutako erabilgarritasuna

AAAOOLI

2025ko ekainaren 1tik 2025ko azaroaren 3ra

Garapen Jasangarriaren Helburuak

13. Klimaren aldeko ekintza 15. Lehorreko ekosistemetako bizitza

Erakundearen informazioa

Baso Plangintzarako Atala. Nafarroako Gobernua

Baso Plangintzarako Atala. Nafarroako Gobernua

González Tablas, 9
31005 Pamplona (Nafarroa)

www.navarra.es/es/medio-ambiente/gestion-forestal

Erakundearen deskribapena

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Baso Plangintzarako Atalak eginkizun hauek ditu, besteak beste:

- Basoetako gaixotasun eta izurrien jarraipena eta kontrola egitea.

- Ekintzak eta proiektuak garatzea basoei buruzko ikerketa eta esperimentaziorako.

Nafarroako Gobernuak eskuordetutako eskumenen barruan.


Zerrendara itzuli