Nola iritsi

📍 Helbidea:

Nafarroako Biltzar Jauregia eta Auditoriuma – BALUARTE

Baluarte plaza z.g., 31002 Iruña, Nafarroa

 

Iruñeko bihotzean ikusiko dugu elkar! Hemen duzu informazio guztia, arazorik gabe iritsi zaitezen

 

🚶 Oinez

Anima zaitez oinez etortzera! Osasungarriagoa da, zero emisio ditu, ez duzu aparkatzeko kezkarik izanen, Iruñeaz gozatuko duzu, uste baino azkarrago iritsiko zara eta beste pertsona batzuekin konektatzeko aukera izanen duzu.

 

🚲 Bizikletaz

Iruñeko Udalak kudeatutako bizikleta elektriko partekatuen sistema publikoa erabil dezakezu. Bizikleten geltoki bat dago Baluarte plazan, justu eraikinaren alboan. Ezin hobea, modu jasangarrian iristeko!

 

🚗 Autoz

Baluarte auditoriuma kale hauen artean dago: Aita Moret, Armada etorbidea eta Chinchilla jenerala.

Inguruan aparkalekuak daude, hala nola Gazteluko plazakoa eta Baluarteko parkina.

 

 🚌 Autobus-geltokitik

Urrats gutxi batzuk egin behar dituzu! Iruñeko autobus-geltokia justu Baluarte parean dago; kalea gurutzatu baino ez duzu egin behar.

 

🚆 Tren-geltokitik

Iruñeko tren-geltokia 15 minutura dago oinez, edo 5 minutura taxian.

Hiriko autobus bat ere har dezakezu (L9 edo L12 lineak, esaterako); hirigunetik gertu utziko zaituzte.