Nafarroako Boluntarioen II. Jaia

XXIV%20Congreso%20Estatal%20del%20Voluntariado%20-%20biling%C3%BCe(3).png

Hemen da Boluntarioen Jaia!

Boluntariotzaren Estatuko Biltzarrarekin bat eginez, azaroaren 27an, ostegunarekin, Boluntarioen II. Jaia ospatuko dugu.

Egun horretan, milaka pertsonak duten konpromisoa ospatu, partekatu eta nabarmenduko dugu, boluntariotza gizartea eraldatzeko tresna boteretsu bihurtzen baitute.

Ekitaldiak komunitate osoko gizarte-erakundeak eta boluntarioak bilduko ditu. Jende orori irekia izanen da eta adin guztietarako jarduerak izanen dira:

  • Erakundeen informazio-standak
  • Parte hartzeko tailerrak
  • Zuzeneko musika eta ikuskizunak
  • Elkartzeko eta hausnartzeko guneak
  • Haurrendako eta familiendako jarduerak

Jaiaren helburua da elkarte-sarea indartzea, boluntario berriak sustatzea eta aitortza publikoa egitea Nafarroa bidezkoagoa, inklusiboagoa eta solidarioagoa izan dadin lanean diharduten horiei.

Laster partekatuko dugu programa osoa!

Boluntario-erakunde bat zara?

Zu eta zure entitatea hartu nahi ditugu kontuan, zuen parte-hartzea funtsezkoa baita Nafarroako boluntarioen konpromisoa, aniztasuna eta indarra ikusarazteko.

Stand bat eska dezakezu, jarduerak proposatu, tailerrak antolatu edo ezagutza espazioak sortu. Ideia guztiak dira ongi etorriak!

Helarazi zure proposamena inprimaki honen bidez.

Iazko Boluntarioen Jaiko unerik onenak berreskuratu nahi dituzu?

 🎬 Emaiozu play-ri eta ikusi nola ospatu genuen.

Jaia
06/10/2025