Nafarroako boluntarioaren saria

carrusel-1-1-es.png

2024rako Nafarroako boluntarioaren saria

Nafarroako Gobernuak Nafarroako boluntarioaren saria deitu du 2024 urterako. Bereizketa horren helburua da jendaurreko aintzatespena egitea boluntariotzaren arloan gailendu den pertsona fisiko edo juridiko bati, boluntariotzan arduraz aritzeagatik edo boluntario jardunean gizartearentzako eredu izateagatik, edo boluntariotzako jarduketek garrantzi berezia izateagatik.

Zuen laguntza eskatzen dizuegu ekimen hau zabaltzeko, eta parte hartzera animatzen zaituztegu, sari hau jasotzeko egokiak iruditzen zaizkizuen hautagaitzak aurkeztuz.

Informazio gehiago nahi izanez gero, boluntariotzaren saria arautzen duten oinarriak kontsultatzera gonbidatzen zaituztegu (2024ko deialdia).

Hautagaitzak aurkezteko epea: maiatzaren 15era arte

 

Deskargatzeko dokumentazioa