Nafarroako boluntariotzari buruzko II. Azterlana. 2023. urtea

2023ko azaroaren 28, asteartea


Dokumentu honek Nafarroako Boluntariotzari buruzko II. Azterlanaren emaitzak jasotzen ditu.


Aipatutako azterlana Nafarroako II. Boluntariotza Planean (2022-2023) proposatutako ekintza baten ondorio da. Zehazki, ekintza hau D-Informatu ildo estrategikoan identifikatzen da: "Nafarroako boluntariotzaren errealitateari eta inplikatutako eragileen beharrei buruzko ezagutza hobetzea".

Ikerketa hau Lehendakaritza, Gobernu Irekia eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetarako Zuzendaritza Nagusiak bultzatu du eta NASERTICek kudeatu eta egin du, Navarra+Voluntaria/Nafaroa kudeatzen duen enpresa publikoa, Orotan Lagun.

Helburu nagusia da ekintza boluntarioan parte hartzen duten edo interesa duten Nafarroako biztanleriaren eta entitateen tamaina eta ezaugarriak zehaztea, egoera, eskaerak eta beharrak aztertuz. Horri esker, gainera, hobekuntza-proposamenetarako ekintzak identifikatu ahal izango dira eguneratzearen bidez, eta datuak eduki ahal izango dira 2019an egindako lehen azterketarekin konparazio bat egin ahal izateko.

Boluntarioentzako ikerketa-helburu espezifiko gisa honako hauek aurkezten dira: Nafarroako biztanleriaren sektore desberdinak boluntariotzan aritzera eta bertan irautera animatzen dituzten edo ez dituzten motibazioak eta faktoreak identifikatzea, eta entitateen eta arloen barruan jarduteko joerak, lehentasunak eta aukerak zehaztea.

Gobernu Irekiaren Atarian, zehazki "Gobernu Ekintza" atalean (sakatu hemen, kanpoko esteka), azterketa osoa eta laburpena deskarga daitezke.


1.- Azterlan osoa
2.- Laburpen exekutiboa