Dokumentu hau Boluntariotzaren Mahai Teknikoaren saioen aurretiazko lanaren, erakundeetatik datozen eskaeren eta Boluntariotzaren II. Planaren B.6 ekintzaren ondoren sortu da (Azterketa eta txosten bat egitea, foru-sailetatik boluntariotzari eragiten dioten dirulaguntzen informazio eta irizpide guztiak bildu eta ordenatzeko).
Aurretiazko lan horretan, boluntarioentzako dirulaguntzei buruzko informazioa biltzeko beharra baloratzen da. Besteak beste, informazio hori Sailarteko Batzordera eraman daiteke, bere eginkizunetako bat baita (61/2014 Foru Dekretuaren arabera, 5 d artikulua) Sailek boluntariotzako erakundeekin ematen dituzten dirulaguntza publikoak koordinatzea, jarduketa osagarriak lortzeko eta bikoiztasunak saihesteko; eta, bereziki, boluntariotza sustatzeko irizpide orokorrak ezartzea.
Informazioa biltzeko, 2020ko azaroaren 1etik 2022ko uztailaren 27ra arteko dirulaguntzak kontsultatu dira.
Boluntariotzako Mahai Teknikoari eta Boluntariotzaren Sail arteko Kontseiluari aurkeztu zaizkie, osatzeko eta baliozkotzeko.
Dokumentuaren izaera adierazi behar da; irekia eta etengabe eraikitzen ari dena.
Informazioa sailkatzeko, dirulaguntza espezifikoak eta borondatezko interesa dutenak bereizten dira:
Sakatu hemen dokumentu osoa eskuratzeko.