Irisgarritasuna

Nafarroa, Orotan Lagun webgunea lanean ari da edonorentzat eskuragarria izateko eta komunikazio-kanal praktikoa izateko.

Hori dela-eta, diseinua eta programazioa sinpleak izan daitezen saiatzen gara, eskaintzen ditugun informazioa eta zerbitzuak edonork erraztasunez erabili ahal izateko, baita desgaitasuna duten pertsonek ere.

Horrelako diseinuak erabilgarritasuna areagotuko du, eta, ondorioz, erabiltzaile guztien onerako izanen da.

Sinpletasun-irizpideok betetzen dituzten eduki berriak gehitzen diren bitartean, argitaratutako edukiak aztertu eta hobetzen ari gara; hortaz, gerta daiteke eduki guztiek ez izatea erabilgarritasun- eta irisgarritasun-maila bera.

1. ESTANDARREKIKO BATERAGARRITASUNA:

Webgune hau WAI ekimeneko gidalerroei jarraikiz diseinatu eta programatu da (Web Accessibility Initiative, www.w3.org/wai). Ekimen horrek nazioarteko estandar batzuk ezartzen ditu denontzat irisgarriak diren web-edukiak sortzearren.

  • HTML 5
  • CSS
  • WAI-AA

2. ERABILGARRITASUNA ETA IRISGARRITASUNA HOBETZEA:

Webgunea irisgarriagoa egiteko hainbat neurri hartu dira; hona hemen haietako batzuk:

  • Nabigazio-sistema sinplifikatua.
  • Nabigazioko eta ikusizko egitura koherentea eta sendoa webgune osoan.
  • Kokapena “ogi-apurren” bidez markatzea.
  • Irudiak deskribatzeko testua.

3. DISEINU MALGUA:

Webgunearen maketazioa aldatu da, erabiltzaileak, testua ez ezik, webgune osoa ere egokitu ahal izan dezan nahi duen tamainara. Aurkezpenaren tamaina handitu edo txikitu daiteke, honela:

  • Teklatua erabiliz:
    • Ctrl tekla eta '+' tekla batera sakatu, testua handitzeko
    • Ctrl tekla eta '-' tekla batera sakatu, testua txikitzeko
  • Zure nabigatzailearen menuaren bidez: Ikusi > Testuaren tamaina.

4. ESTEKAK:

Esteka gehienek, beren testuek ez badute helburua oso-osorik deskribatzen, title atributuak dituzte, ohar batekin.

Ahal dela, estekak testuingurutik at ere zentzua dutela idatzi dira. Nabigatzaile batzuek (JAWS, Home Page Reader, Lynx eta Opera direlakoak, adibidez) orrialde honetako esteken zerrenda atera dezakete eta aukera ematen diote erabiltzaileari zerrenda horretatik nabigatzeko. Hori kontuan hartuta, estekak ez dira bikoiztu, eta, bikoiztuta badaude, eduki berean sartzen direlako da.

Ez dago javascript sasi-estekarik: esteka guztiak edozein nabigatzailetan jarrai daitezke, baita javascript desgaitua badago ere.

5. OHARRA:

Arazorik baduzu atari honetan sartzeko edo hemen dagoen informazioa ikusteko, edo uste baduzu irisgarritasuna hobetu daitekeela, halaxe jakinarazi iezaguzu, honen bidez: navarramasvoluntaria@navarra.es.

 

 

Azken eguneratzea 2023ko apirilaren 14an