Boluntarioak kontuan hartzen dira programaren ezaugarri teknikoetan.
3.–DESKRIPZIO-MEMORIA:
3.3. Berrikuntza, jasangarritasuna eta sareko lana.
–Beste erakunde batzuek (Ezagutu Sareko beste kide batzuk barne) eta kolektibo sozialek (tokiko boluntarioak, lan komunitarioa...) proiektuaren lorpenean duten inplikazioa. Sarean lan egitea. Taldean eta belaunaldien artean egindako lana.
Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuaren 28. artikuluan ezartzen denez, Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiaren eskumena da "lurraldea ardazten duten, aurrerapena ematen duten, erreferente moduan jartzen duten eta haren baliabideen kudeaketa jasangarria egiten duten proiektu estrategikoak" sustatzea, laguntzea eta haien jarraipena egitea, "zeharkakotasunez eta beste departamentu eta erakunde batzuekin koordinatuz".
Lurralde antolamenduaren arloan eskumena duen departamentuaren ekimenez, naturaguneen, gune berezien eta ibilbide berdeen sare integratu eta dinamikoa eratu zen 2017an, xede honekin: kokatzen diren lurraldearen garapen jasangarriari laguntzea, aipatu guneei balioa emanez eta horien kudeaketa adimentsua eginez. Sare hori 2018ko ekainean mamitu zen, "Nafarroa Ezagutu Sarea" elkartea eratu zenean.
Nafarroa Ezagutu Sarea elkartearen jarduera interesekoa da Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiaren helburuak lortzeko. Gainera, ekarpen nabarmena egiten dio Nafarroako Lurralde Estrategiaren 4.5.5 gidalerroari (elementu naturalen eta kulturalen kudeaketa, kontuan hartuta lurraldearen artikulazio sozial eta ingurumenekoan duten eragina).
Abenduaren 28ko 35/2022 Foru Legearen bidez onetsitako 2023ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan, bi kreditu daude idazpuruan adierazitako deialdia garatzeko:
–Kreditu bat, 230.000,00 eurokoa, 2023ko Nafarroako aurrekontu orokorretako gastu partida honi aplikatua: 330000 33100 7609 921100 partida, "Dirulaguntza, Ezagutu Sareko lurralde proiektuetarako".
–Kreditu bat, 20.000,00 eurokoa, 2023ko Nafarroako aurrekontu orokorretako gastu partida honi aplikatua: 330000 33100 7819 921100 partida, "Dirulaguntza, Ezagutu Sareko lurralde proiektuetarako (elkarteak)".
Bi partida horiek erabili ziren dirulaguntzen deialdi bat ebazteko, toki entitateek eta irabazi-asmorik gabeko erakundeek Nafarroa Ezagutu Sareko espazioetako eta ibilbideetako proiektuak gauza ditzaten 2023an. Deialdi hori onetsi zuen, otsailaren 13ko 23E/2023 Ebazpenaren bidez, Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak (2023ko 62. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 28koa).
Deialdi horretan, eta Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren ekainaren 12ko 70E/2023 Ebazpenaren bidez, 20.000 euroko dirulaguntza eman zitzaion irabazi-asmorik gabeko erakunde bati. Hortaz, guztiek horretarako baldintzak betetzen bazituzten ere, ezin izan zitzaien dirulaguntzarik eman eskaerak aurkeztu zituzten gainerako irabazi-asmorik gabeko erakundeei, ez baitzen aurrekontu-kreditu nahikorik "Dirulaguntza, Ezagutu Sareko lurralde proiektuetarako (elkarteak)" izeneko 330000 33100 7819 921100 partidan.
Aldi berean, ebazpen horrek 154.825,54 euroko dirulaguntza eman zien dirulaguntza emateko baldintzak betetzen zituzten toki entitate guztiei, 330000 33100 7609 921100 partidaren kontura ("Dirulaguntza, Ezagutu Sareko lurralde proiektuetarako"). Hala, libre gelditu ziren partida horretan sobera izandako 75.174,46 euroak, zeinak ezin izan baitziren bideratu arestian aipatutako irabazi-asmorik gabeko erakundeei emateko.
Denbora dagoenez beste deialdi bat egiteko (oraingoan, irabazi-asmorik gabeko erakundeentzat baino ez), behin partida aurreko deialdiko soberakinez hornituta, eta posible denez inbertsioak ekitaldi honetan egitea, bidezkoa da beste deialdi bat egitea, eta dagozkion oinarri arautzaileak onestea.
Horrenbestez, Proiektu Estrategikoen Plangintza eta Garapenerako Zerbitzuaren txostena ikusita, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak,
EBAZTEN DUT:
1. Dirulaguntzen deialdi bat onestea, irabazi-asmorik gabeko erakundeek lurralde garapen jasangarriko proiektuak gauza ditzaten, 2023. urtean, Nafarroa Ezagutu Sareko espazioetan eta ibilbideetan.
2. Dirulaguntza emateko oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen eranskinean bildu dira.
3. 45.000,00 euroko gastua baimentzea, 2023ko Nafarroako aurrekontu orokorretako gastu partida honen kargura: 330000 33100 7819 921100 partida, "Dirulaguntza, Ezagutu Sareko lurralde proiektuetarako (elkarteak)" izenekoa.
Ikus taula osoa
AURREKONTUKO PARTIDA |
EKITALDIA |
ZENBATEKOA |
330000-33100-7819-921100: Dirulaguntza, Ezagutu Sareko lurralde proiektuetarako (elkarteak) |
2023 |
45.000,00 |
4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Atalera, Proiektu Estrategikoen Plangintza eta Garapenerako Zerbitzura eta departamentuan dagoen kontu-hartzailetza delegatura.
6. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2023ko uztailaren 13an.–Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Rubén Goñi Urroz.
OINARRI ARAUTZAILEAK, DEIALDI HONETARAKO: "DIRULAGUNTZEN DEIALDIA, IRABAZI-ASMORIK GABEKO ERAKUNDEEK LURRALDE GARAPEN JASANGARRIKO PROIEKTUAK GAUZATZEKO, 2023. URTEAN, NAFARROA EZAGUTU SAREKO ESPAZIOETAN ETA IBILBIDEETAN"
1. oinarria.–Xedea eta helburua
Deialdi honen xedea da dirulaguntza batzuk emateko araubidea ezartzea, inbertsio izaerako proiektu edo ekintzak finantzatzeko Nafarroa Ezagutu Sarean integratutako espazioen eta ibilbideen lurralde-eremuan, baldin eta sare horretako kide diren irabazi-asmorik gabeko erakundeek eginak badira eta ez badira diruz lagundu Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren ekainaren 12ko 70E/2023 Ebazpenean xedatutakoaren harira. Ebazpen horren bidez dirulaguntzen deialdi bat ebatzi zen toki entitateentzat eta irabazi-asmorik gabeko erakundeentzat, Nafarroa Ezagutu Sareko espazioetako eta ibilbideetako proiektuetarako 2023. urtean.
Deialdi honekin lotutako lurralde-eremua Nafarroa Ezagutu Sareko espazio eta ibilbideena da.
Deialdi honen helburua da modu jasangarrian garatzen laguntzea sareari lotutako espazioen lurraldea:
–Nafarroako lurralde oreka eta jasangarritasunaren printzipioak sustatzea (jasangarritasun ekonomikoa, soziala, ingurumenekoa) sareko espazio eta ibilbideetan.
–Sustatzea ekintzailetza, enplegu berdea eta ekonomia soziala sareko gune eta ibilbideen gainean.
–Balioa ematea ondare zientifikoari, ekonomikoari, sozialari, kulturalari, turistikoari, osasun arlokoari eta sustatu beharrekotzat jotzen den beste edozeini.
2. oinarria.–Erakunde onuradunak.
2.1. Erakunde hauek izan daitezke dirulaguntzen onuradun:
–Nafarroan egoitza duten irabazi-asmorik gabeko erakunde edo elkarteak, Nafarroa Ezagutu Sareko kide direnak eta dirulaguntzarik jaso ez dutenak Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren ekainaren 12ko 70E/2023 Ebazpenean xedatutakoaren arabera.
2.2. Erakundeak egiaztatu beharko du Nafarroa Ezagutu Sareko kidea dela eskaera aurkezten duen egunean.
3. oinarria.–Erakunde onuradunen baldintzak.
Deialdi honetan parte hartu ahal izanen dute irabazi-asmorik gabeko erakunde edo elkarteen artetik baldintza hauek betetzen dituztenak:
–Dagokion erregistro publikoan inskribaturik egotea.
–Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako baldintza orokorrak betetzea.
–Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
–Dirulaguntzarik jaso ez izana Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren ekainaren 12ko 70E/2023 Ebazpenaren bidez.
4. oinarria.–Proiektu diruz lagungarriak.
4.1. Proiektuek edo ekintzek dirulaguntza jasotzen ahalko dute baldin eta honako hiru baldintza hauek betetzen badituzte:
4.1.1. Inbertsio izaera edukitzea.
4.1.2. Ezagutu Sareko kideek kudeatzen dituzten espazio eta ibilbideetan garatzea.
4.1.3. Balio erantsia ematea, lurraldearen jasangarritasunaren ikuspuntutik, inbertsioaren xedea den baliabideari edo haren eraginpeko eremuari.
4.2. Proiektuak diruz lagungarriak ez diren ekintzak baldi baditu, diruz lagungarriak direnak soilik hartuko dira kontuan.
5. oinarria.–Deialdiaren zenbatekoa eta dirulaguntzen banaketa.
Deialdi honen guztizko zenbatekoa 45.000 eurokoa da, eta gastu aurrekontuko partida honi egotziko zaio: 330000 33100 7819 921100 partida, "Dirulaguntza, Ezagutu Sareko lurralde proiektuetarako (elkarteak)" izenekoa.
5.1. Instrukzio organoak onartutako aurrekontuaren %80 lagunduko da diruz, eta puntuazioaren araberako beheranzko hurrenkeran emanen da, harik eta partidan erabilgarri dagoen aurrekontua agortu arte.
5.2. Baldin behar beste kreditu ez badago azken proiektuarentzat onartutako aurrekontuaren %80 emateko, erabilgarri dagoen aurrekontua esleituko zaio behin-behinekoz.
5.3. Onuradunen batek uko egiten badio dirulaguntzari, erabilgarri dagoen zenbatekoa honela erabiliko da: lehenik, diruz lagundutako azken proiektua osatuko da, baldin aurreko atalean aipatutako egoeran badago; eta, ondoren, aurrekontu erabilgarririk ez izateagatik laguntzarik jaso ez duten proiektuetarako erabiliko da, jasotako balorazioaren hurrenkeraren arabera ordenatuta.
5.4. Proiektu edo ekintza bakoitzerako dirulaguntza ez da inoiz 25.000 eurotik gorakoa izanen.
Ikus taula osoa
INBERTSIO PROIEKTUAK |
ZENBATEKOA, |
DIRULAG. %, |
DIRULAGUNTZA, |
IRABAZI-ASMORIK GABEKO ERAKUNDEAK |
45.000 euro |
%80 |
25.000 euro |
5.5. Proiektu bakar bat onartuko da onuradun bakoitzeko.
5.6. Baldin erakunde batek proiektu bat baino gehiago aurkezten badu, kopuru handiena duena soilik onartuko da tramitatzeko.
6. oinarria.–Gastu diruz lagungarriak.
6.1. Diruz lagundu ahal izanen dira, bakar-bakarrik, inbertsiotzat hartzen diren jardueretan egindako gastuak, hau da, kapital-ondasun edo -zerbitzu inbentariagarriak sortzeko edo eskuratzeko jardueretan egindakoak, bai eta, immaterialak izanik, amortizagarriak direnak ere (BEZa barnean izanen da, baldin eta erakunde eskatzaileak berreskuratu edo konpentsatu ezin badu).
Inbertsio bati lotutako azterlanak edo proiektuak sartzen ahal dira.
Horrenbestez, kanpoan geldituko dira langileria gastuak eta gastu arruntak.
6.2. Egindako gastutzat joko da justifikazio epea bukatu baino lehen, 2023ko azaroaren 15a, benetan ordaindu dena.
7. oinarria.–Hautatzeko eta baloratzeko irizpideak.
7.1. Deialdi honen xede diren dirulaguntzak norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira.
Proiektuak diruz lagunduko dira balorazio irizpide hauen arabera lortzen duten puntuazioak ezarritako ordenan:
a) Kudeatzeko gaitasunari dagokionez:
Ikus taula osoa
IRIZPIDEA |
GEHIENEKO |
1.–EZAGUTU SAREKO KIDE DEN ERAKUNDEAREN KUDEAKETA. 1.1. Dirulaguntzaren xede den espazio edo ibilbidearen gobernantza: –Bisitari kopurua erakundeak kudeatzen duen espazioan edo ibilbidean, azken urtean. –Mantentzeko konpromisoa. Ekintzak. Kronograma. Finantzaketa. –Bisitarien datuak hartzea, Nafarroa Ezagutu Sarearen ereduaren arabera, eta sareko idazkaritzaren aurrean aurkeztea. |
6 |
2.–TALDEAREN IDENTIFIKAZIOA. 2.1. Proiektua gauzatzera bideratutako taldea: –Lantaldearen egitura. –Aurretik esperientzia izatea antzeko proiektuetan eta gaitasun profesionala. |
4 |
b) Proiektuari dagokionez:
Ikus taula osoa
IRIZPIDEA |
GEHIENEKO |
3.–DESKRIPZIO-MEMORIA: 3.1. Zenbateraino jarri den testuinguruan eta zenbateraino justifikatu. –Deskribatzea proiektuaren testuinguru sozial eta ekonomikoa, aurrekariak eta justifikazioa. –Deialdiaren xede eta helburuarekiko egokitasun maila 1. oinarrian jasotakoak. –Koherentzia eta argitasuna honako hauei dagokienez: berariazko helburua ezartzea, emaitzak eta ezarritako adierazle kuantitatibo eta kualitatiboak. |
20 |
3.2. Onuradunak. –Onuradunen deskribapena eta horien kuantifikazioa. –Desgaitasuna edo gizarteratzeko arazoak dituzten taldeak sartzea erraztuko duten neurriak. 3.3. Berrikuntza, jasangarritasuna eta sareko lana. –Sormena eta originaltasuna, bai proiektuaren kontzepzioan edo ideian, bai haren edukian, prozeduran edo aurreikusitako emaitzetan: Erabilera anitzeko azpiegiturak egokitu edo sortzea, gaitasuna izanen dutenak hainbat arlotako (artea, kultura, ekonomia, soziologia, hezkuntza, kazetaritza...) kontakizun berriak integratzeko, eta funtsezko tresnak emanen dituztenak eraldaketa sozial eta ekonomikorako, garapen pertsonal eta kolektiborako eta landako populazioen eta haien ingurune kultural eta naturalaren bizi-kalitatea hobetzeko. Gizartea dinamizatzea eta inplikatzea dirulaguntzaren xede den azpiegitura erabiltzeko eta mantentzeko, lurraldearekiko lotura indibidualaren eta sozialaren bidez. –Proiektua beste lurralde batzuetara transferitzeko eta errepikatzeko aukerak. –Proiektuaren jasangarritasun maila (ingurumenekoa, ekonomikoa, soziala, denborazkoa...). –Beste erakunde batzuek (Ezagutu Sareko beste kide batzuk barne) eta kolektibo sozialek (tokiko boluntarioak, lan komunitarioa...) proiektuaren lorpenean duten inplikazioa. Sarean lan egitea. Taldean eta belaunaldien artean egindako lana. 3.4. Ebaluazioa. –Proiektuaren ekintzen ebaluazio-prozesuaren deskribapena, planteatzen diren adierazleak, gogobetetasun-inkestak beharrezkoa bada... |
|
4.–MEMORIA BALORATUA: 4.1. Proiektuaren plangintza eta deskribapena. –Proiektuaren deskribapen teknikoaren kalitatea. –Plangintza eta egutegia: hasiera eta amaiera datak eta iraupen osoa, hilabetetan emana. –Inbertsio proiektuaren gastuak eta kostuak, zehaztuta. –Bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa. –Kostu ekonomikoak lortu nahi diren helburuekin duen erlazioa. 4.2. Finantza-plana: –Proiektuaren finantzaketa globalaren egitura eta aurrekontuaren banakatzearen koherentzia, berariaz aipatuz dagokion partidetan edo aurrekontu globalean BEZaren kenkaria egin den ala ez. |
20 |
5.–ZABALKUNDEA, KOMUNIKAZIOA ETA SENTSIBILIZAZIOA: 5.1. Jarduerak sartzea proiektuaren zabalkunderako, komunikaziorako eta sentsibilizaziorako. –Komunikazio kanpaina. –Web-orria, sare sozialak, komunikabideak. –Proiektuaren xedeaz sentsibilizatzeko kanpaina. –Lantegiak, proiektuari bisitak. –Zabalkunde jasangarrirako sentsibilizazioa (erabili eta botatzeko materialak ez erabiltzea, behar baino gehiago ez inprimatzea...). –Irisgarritasun unibertsalaren aldeko bitartekoak erabiltzea. |
15 |
6.–GENERO IKUSPEGIA: –Hizkera inklusiboa erabiltzea. –Proiektuan genero ikuspegia txertatzea oinarriei dagokienez. –Proiektuan genero ikuspegia txertatzea jarduerei eta horien edukiei dagokienez. –Genero ikuspegian eragin positiboa duten neurriak (inplikatutako gizonen eta emakumeen kopurua). |
10 |
7.–PROIEKTUAREN ERAGIN MAILA (proiektuaren ekintza bakoitzetik espero den emaitza). |
5 |
7.2. Proiektuak hautatzeko, instrukzio organoak txosten sektorialak eskatzen ahalko ditu beharrezkotzat jotzen badu.
8. oinarria.–Proiektuak gauzatzeko epea.
Dirulaguntzaren xedeko proiektuak gauzatzeko epea 2023ko urtarrilaren 1etik azaroaren 15era artekoa izanen da.
9. oinarria.–Eskaerak aurkezteko epea eta modua.
9.1. Eskaerak eta erantsitako agiriak telematika bidez aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuaren www.nafarroa.eus atariaren bitartez, 15 egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita. Agiriak aurkeztu beharko dira deialdi honetako I. eranskineko inprimakiaren arabera.
Eskaera horrekin batera, aurkeztuko dira Nafarroako Zerga Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiarekiko betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duten ziurtagiri eguneratuak, baldin eta Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiari kontsulta egiteko baimenik ematen ez bazaio, I. eranskineko inprimakiaren bidez.
Dirulaguntzen deialdi honi dagozkion komunikazioak interesdunak eskaeran ematen duen gaitutako helbide elektronikoaren (GEH) bitartez eginen dira. Interesdunak Nafarroako Gobernuak gaitutako jakinarazpen elektronikoen prozeduran harpidetua egon beharko du. Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioaren http://notificaciones.060.es helbidean eskura daiteke gaitutako helbide elektronikoa, eta jakinarazpen elektronikoen prozeduretako harpidetza ere bertan egin daiteke. Horretarako, ziurtagiri digitala beharko da.
9.2. Baldin aurkeztutako dokumentazioa aski ez bada edo akatsak baditu, toki entitateari errekerituko zaio dokumentazioa osatu edo akatsak zuzen ditzan 10 egun balioduneko epean; halaber, ohartaraziko zaio, hala egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela. Akatsak zuzentzeko errekerimendua Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako moduan eginen da eta, horrez gain, ohartarazpena bidaliko da eskaera ereduan Proiektu Estrategikoen Plangintza eta Garapenerako Zerbitzuarekin harremanetan egoteko lehenetsi den helbide elektronikoaren bitartez.
Proiektuaren deskribapenari buruzko dokumentazioa, I. eranskinean jasotakoa, ezin izanen da inola ere zuzendu.
10. oinarria.–Dirulaguntza emateko prozedura eta dirulaguntzaren balorazioa.
10.1. Dirulaguntzak emateko prozeduraren instrukzioa Proiektu Estrategikoen Plangintza eta Garapenerako Zerbitzuari dagokio.
Dirulaguntzak emateko prozedura norgehiagokako araubideari jarraikiz tramitatuko da.
10.2. Eskaerak 7. oinarrian zehaztutako irizpideei jarraikiz baloratuko dira, eta, horretarako, instrukzio organoak beste departamentu batzuetako langile batzuen laguntza izan dezake, eta egoki iruditzen zaizkion jarduketak egin ditzake, ebazpen proposamenaren oinarri izanen diren datuak zehaztu, ezagutu eta egiaztatzeko.
10.3. Proiektuak ezesten ahalko dira baldin eta gutxienez 40 puntu lortzen ez badituzte balorazio irizpideen aplikazioan.
10.4. Proiektu Estrategikoen Plangintza eta Garapenerako Zerbitzuak ebazpen proposamena igorriko dio Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiari. Proposamenari txosten bat gehituko zaio, non adieraziko baita erakunde onuradunek dirulaguntzak jasotzeko beharkizun guztiak betetzen dituztela.
11. oinarria.–Ebazpena.
11.1. Dirulaguntzak emateko ebazpena Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emanen du, eskaerak aurkezteko epea bukatu eta 2 hilabeteko epean, gehienez ere. Ebazpena erakunde interesdunei jakinaraziko zaie, eta Nafarroako Gobernuaren Atarian argitaratuko da, dirulaguntza honen fitxan. Hilabeteko epe hori bukatuta, berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi gabe, eskaera ezetsi egin dela ulertuko da, eta behar den errekurtsoa aurkezten ahalko da.
11.2. Dirulaguntzak ematen dituen ebazpenean honako hauek adieraziko dira: erakunde eskatzaileen zerrenda, diruz lagundutako proiektuak eta proiektu bakoitzerako dirulaguntzaren zenbatekoa, eta, kasua bada, zer eskaera ezetsi den eta zergatik.
Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 15. artikuluan eta Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 26. artikuluan xedatutakoarekin bat, Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu, jakinarazi ondoko hilabetean, emandako dirulaguntzak, Gobernu Irekiaren Atarian, honako hauek zehaztuta: deialdia, laguntzak zer programaren eta aurrekontu-kredituren kontura ordainduko diren, onuraduna, emandako diru kopurua eta dirulaguntzaren helburua.
11.3. Dirulaguntzak emateko ebazpenaren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.
12. oinarria.–Dirulaguntzen ordainketa eta aurkeztu beharreko dokumentazioa.
Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez erabakiko da dirulaguntzen ordainketa, honekin bat:
Dirulaguntza ordainduko da aurkeztutako aurrekontua gauzatuta eta dirulaguntzaren xedea bete dela frogatu ondoren.
Dirulaguntzaren xedeko proiektuak edo ekintzak bukatutakoan, eta betiere 2023ko azaroaren 15era arte, erakunde onuradunek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute Jasangarritasunaren eta Informazioaren Atalean (Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentua):
1. Egindako proiektuaren edo jarduketaren justifikazio memoria, haren balorazio orokorra barne (planifikatutakora egokitu den, egindako berrikuntzak, hobetu beharreko alderdi positiboak eta negatiboak, erabilitako ebaluazio-tresnak...).
2. Egindako jarduketen argazkiak.
3. Egindako gastuen eta ordainketen zerrenda, erakunde eskatzaileen idazkaritzak, diruzaintzak edo kontu-hartzailetzak ziurtatutakoa. Halaber, egindako gastuaren eta haren ordainketaren fakturak edo bestelako frogagiriak aurkeztuko dira. 600 eurotik beherako zenbatekoa duten fakturetarako, eskudirutan ordaintzea onartuko da, baldin eta behar bezala frogatzen bada zuzenbidean baliozkoa den edozein baliabideren bidez.
4. Justifikazio kontu baten bidez justifikatuko dira izandako gastuak eta ordainketak, oinarri hauetako III. eranskineko ereduari jarraikiz. Kontuak diruz lagundutako jardueren eta haien kostuaren aitorpena bildu beharko du gutxienez ere, jarduerak egiteko gastu guztiak banan-banan zehazturik. Jatorrizko fakturak aurkeztu beharko dira, baita horiek benetan ordaindu direla frogatzen duten agiriak ere. Frogatzeko balio bera duten beste agiri batzuk eta faktura elektronikoak onartuko dira, baldin eta betetzen badituzte zerga arloan onartuak izateko behar diren baldintzak.
5. Proiektua gauzatzeko laguntza teknikoa kontratatuz gero, horren adierazpena, frogatzeko badituela proiektuaren arloan esperientzia duten pertsonak eta horiexek izan direla proiektua gauzatzeko zuzeneko arduradunak.
6. Erantzukizunpeko adierazpena (IV. eranskineko ereduaren arabera), honako hauek jasoko dituena:
a) Erakundeak betetzen dituela Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legean ezarritako gardentasun betebeharrak, dela jaso dituelako, urtebeteko epean, 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak, edo jaso dituen laguntzak edo dirulaguntzak urteko bere diru-sarrera guztien %20 edo gehiago direlako eta, gutxienez ere, 5.000 eurorenak; edo, aitzitik, erakundea ez dagoela gardentasun betebeharrak betetzera behartuta, ez dituelako aipatu baldintza horiek betetzen.
b) Enpresa aukeratu dela legezkotasun irizpideak betez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.3 artikuluan ezarritako moduan, baldin eta kontsulta, laguntza edo beste zerbitzu batzuk ematen dituzten enpresek egindako zerbitzuengatik diruz lagundu daitekeen gastua 12.000 euro (BEZa barne) baino handiagoa bada, edo 30.000 euro baino handiagoa, obra gauzatzeko kostuaren kasuan.
7. Dokumentu bidezko froga bat, erakusteko bete dela Nafarroako Gobernuak diruz lagundutako ekintzetan duen parte-hartzearen berri emateko betebeharra. Horretarako, Nafarroako Gobernuaren logotipo ofiziala txertatu behar da egiten den publizitatean eta zabalkundean, eta diruz lagundutako proiektuari buruzko dokumentazio guztian, baita honako hau idatzi ere: "Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen du". Kasu guztietan, urtarrilaren 12ko 8/2020 Foru Dekretuan deskribatutako ezaugarri teknikoak errespetatuko dira. Foru dekretu horren bidez aldatu zen urtarrilaren 27ko 4/2016 Foru Dekretua, Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofiziala eta haren erabilera arautzen dituena.
8. Berariazko adierazpena, azaltzen duena proiektuak bestelako laguntzarik edo dirulaguntzarik jaso duen. Hala bada, zehatz-mehatz adieraziko da zer zenbateko jaso duen eta nondik, guztia deialdi honetako II. eranskineko inprimakiari jarraikiz.
9. Nafarroako Zerga Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiarekiko betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duten ziurtagiri eguneratuak aurkeztea, baldin eta Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiari kontsulta egiteko baimenik ematen ez bazaio, I. eranskineko inprimakiaren bidez.
Oinarri honetan aipatzen diren baldintzak ez betetzeak ordainketa ukatu edo dirulaguntza itzuli beharra ekarriko du, 18. oinarrian adierazitakoarekin bat.
Instrukzio organoaren iritziz, gastuen justifikazioa eta haiek frogatzeko egindako ordainketena nahikoa ez bada, errekerimendua eginen dio erakunde eskatzaileari, beharrezko frogagiriak erants ditzan 10 egun balioduneko epean. Errekerimendu hori Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoaren arabera eginen da, eta horrez gain, ohartarazpena bidaliko da eskabidean adierazitako helbide elektronikora.
Gastuaren eta ordainketaren zenbatekoa hasierako aurrekontua edo adjudikazioa baino txikiagoa bada, dirulaguntza zati proportzionalean gutxituko da.
13. oinarria.–Erakunde onuradunaren publizitate-betebeharrak.
Proiektuan edo ekintzan erakutsi beharko da Nafarroako Gobernuarekin batera finantzatzen den proiektua dela.
Oro har, deialdi honen kargura egiten diren ekintzetan, Nafarroako Gobernuaren logotipo ofiziala jarri beharko da, bat etorriz urtarrilaren 12ko 8/2020 Foru Dekretuarekin. Horren bidez aldatu zen urtarrilaren 27ko 4/2016 Foru Dekretua, Nafarroako Gobernuaren ikur ofiziala eta haren erabilera arautzen dituena. Logotipoa erabili aurretik, dirulaguntzaren onarpena tramitatu duen instrukzio unitateari jakinarazi beharko zaio. Garapen Jasangarriaren Helburuen (GJH) logoak ere egon beharko du.
14. oinarria.–Bateragarritasuna.
Deialdi honetan araututako dirulaguntzak jasotzen dituzten erakundeek jasotzen ahalko dituzte baita Estatuko edo Europar Batasuneko edozein administrazio edo erakunde publikok zein pribatuk edo nazioarteko erakundeek helburu edo xede bererako emandako dirulaguntzak eta laguntzak ere, non eta ez duten gainditzen, guztira, proiektu bakoitzaren inbertsio edo gastuaren %100.
15. oinarria.–Jarraipena eta kontrola.
Proiektu Estrategikoen Plangintza eta Garapenerako Zerbitzua arduratuko da, Jasangarritasunaren eta Informazioaren Ataleko teknikarien bidez, proiektuen jarraipena egiteaz, garatutako alderdi guztiak gainbegiratu eta ebaluatzeaz eta finkatutako helburuen betetze-maila aztertzeaz.
16. oinarria.–Eginbeharrak.
Deialdi honen babesean dirulaguntza jasotzen duten elkarte eta erakundeek honako baldintza hauek bete beharko dituzte, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharrez gain:
a) Diruz lagundutako proiektua gauzatzea, deialdiaren helburua betez.
b) Dirulaguntzaren xede den proiektua dela-eta sortzen den edozein gorabeheraren berri ematea Proiektu Estrategikoen Plangintza eta Garapenerako Zerbitzuari, eta aurkeztutako proiektuaren kudeaketa nahiz garapena aldatzeko baimena eskatzea idatziz, bestelako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak lortzea barne.
c) Frogatzea betebeharrak eta baldintzak bete direla, diruz lagundutako proiektua egin dela eta dirulaguntza emateko arrazoi izan den helburua bete dela.
d) Emandako dirulaguntzei buruz, egiaztatze lana eta kontrol teknikoa egiten uztea Proiektu Estrategikoen Plangintza eta Garapenerako Zerbitzuari, baita horretarako eskumena duen edozein organori ere; jarduketa horietan eskatzen zaion informazio eta dokumentazio guztia aurkeztuko du.
e) Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuen berri ematea Proiektu Estrategikoen Plangintza eta Garapenerako Zerbitzuari. Informazio hori jakin bezain laster emanen da, eta, betiere, jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.
17. oinarria.–Arau-hausteak eta zehapenak.
Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituko zaio.
18. oinarria.–Dirulaguntzak itzultzea.
18.1. Dirulaguntza emateko ebazpena baliorik gabe uzteko zioek (Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 34. artikuluan bildutakoak) eta foru lege horren 35. artikuluan aipatzen diren kasuek ekarriko dute jasotako zenbatekoa, osorik edo partez, itzuli behar izatea, baita berandutze-interesak pagatzeko eskatzea ere, dirulaguntza ordaindu zenetik itzuli behar dela erabaki bitartean sortutakoak.
18.2. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan xedatutakoa betetze aldera, jarduerak ez badira betetzen aurkeztutako proiektu proposamenean zehaztu bezala, baldintzak hein batean bete ez direla joko da. Horrelakoetan, %20 itzuli beharko da, betetzen ez den jarduera bakoitzeko. Jarduera betetzen ez dela joko da ez denean gauzatu erakundeak berak aurkeztutako azalpenei jarraituz. Onuradunak ia betebehar guztiak betetzen dituenean eta bere konpromisoak betetzeko jarrera garbia erakusten duenean, proportzionaltasun irizpideari jarraituz zehaztuko da itzuli beharreko zenbatekoa, dirulaguntza emateko ezarritako baldintzetatik zenbat eta noraino bete ez diren ikusita.
19. oinarria.–Errekurtsoak.
Deialdi honen eta beronen oinarri arautzaileen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluarekin eta hurrengoekin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluarekin.
20. oinarria.–Arau osagarriak.
Oinarriotan ezartzen ez den guztian, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoari jarraituko zaio.
ERANSKINAK
I. eranskina.–Eskabidea.
II. eranskina.–Beste dirulaguntza batzuen aitorpena.
III. eranskina.–Justifikazio kontua.
IV. eranskina.–Irabazi-asmorik gabeko erakundeko idazkariaren ziurtagiria.
Deskargatu I.etik IV.era bitarteko eranskinak (DOC).