Boluntarioak kontuan hartzen dira:
Ordenantza orokor honen babesean ematen diren norgehiagoka-araubideko dirulaguntzak gobernantzan izendatutako helbururen bati lotuta egongo dira, eta horietako bat elkarte-mugimendua eta gizarte-boluntarioak sustatzea izango da.
Adingabeendako zerbitzu eta programak egiteko dirulaguntzen deialdi publiko guztietan, aurkeztu beharko da erantzukizunpeko adierazpen bat, dirulaguntza eskatzen duen entitatearen legezko ordezkariak emana, non adieraziko baita jarduerak edo programak egin behar dituzten pertsona guztiek eta boluntarioek betetzen dituztela 1/1996 Lege Organikoaren 13.5 artikulua eta 45/2015 Legearen 8.4 artikuluan ezarritako betebeharra.
Dirulaguntzen ordenantza orokorra. Behin betiko onespena
Arangurengo Udalak, aplikatuz indarreko legedian ezarritako sustapenerako teknika, lan handia egiten du, dirulaguntzak emanez proiektuak edo jarduerak aurrera eramaten dituzten pertsona juridiko edo fisikoei, edo nortasunik gabeko entitateei, baldin hainbat gizarte- eta ekonomia-eskaerari erantzuten badiete, interes orokorrekotzat jotzen diren eremuetan.
Horrela, dirulaguntzak sustapen-teknika gisa taxutzen dira, baita Udalaren eta eragile partikularren arteko lankidetza-prozedura gisa ere, interes orokorrekotzat jotzen diren jarduerak kudeatzeko hainbat eremutan, hala nola gizarte-ekintza, etxebizitza, kultura, hezkuntza, gazteria, kirola, ingurumena, aisia eta denbora librea.
Jarduera hori eremu horretan arautzeko, beharrezkoa da onestea esparru juridiko hau, zeina egokitzen baitzaio uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrari (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra) eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuari (horren bidez onetsi zen Dirulaguntzen Erregelamendu Orokorra). Halaber, esparru juridiko honen bidez, dirulaguntzen ematea eta sustapena egokitzen dira oinarrizko printzipio hauetara: berdintasuna, publikotasuna, gardentasuna, objektibotasuna, eraginkortasuna eta efizientzia.
Aipatu printzipioekin batera, plangintza bat ere ezartzen da, Udalak onetsi beharrekoa: dirulaguntzei buruzko plan estrategiko bat prestatzea, hala helburuak eta lortu nahi diren ondorioak nola aurreikusten diren kostuak eta finantzabideak zedarritzeko. Plan horrek posible eginen du, dirulaguntzak ezartzeko proposamena egin duten organoendako, gero kontrolatzea eta ebaluatzea planaren aplikazioaren ondorioz lorturiko emaitzak.
Jarraikiz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 9.2 artikuluari, dirulaguntzak eman aurretik, arau batzuk onetsi beharko dira, ezar daitezen laguntzak emateko oinarri arautzaileak, aipatutako legean ezarritako baldintzetan. Halaber, Lege horren beraren 17.2 artikuluaren arabera, aurrekontua exekutatxeko oinarrien barnean onetsi behar dira dirulaguntzak arautzeko oinarri horiek, dirulaguntzen gaineko ordenantza orokor baten bitartez, edo, bestela, berariazko ordenantza bat eginez, dirulaguntzen modalitate bakoitzerako.
Aurreko paragrafoan adierazitakoa bete dadin, Dirulaguntzen ordenantza orokor hau onesten da, izan dadin Arangurengo Udalak eman beharreko dirulaguntzen oinarrien esparru juridiko arautzailea, dirulaguntza batzuek ez dutenean berariazko ordenantzarik, eta, betiere, azken horien osagarri izan dadin.
Ikus ebazpen osoa hemen sakatuz gero (kanpoko esteka)