Nafarroako Toki Erakundeentzako dirulaguntza, 2025-2026 Multikirol Programak sustatzeko

2025ko urriaren 16, osteguna

Kirol Anitzeko Programako jarduerak zuzentzen edo garatzen dituzten pertsonek Nafarroako Kirol Lanbideetan Sartzeari eta Jarduteari buruzko 2019ko apirilaren 4ko 18/2019 Foru Legean eskatzen diren lanbide kualifikazioak izan beharko dituzte (hor sartzen dira Kirol Zuzendari, Gorputz Hezkuntzako irakasle, entrenatzaile, kirol monitore eta boluntarioen lanbideak).

97E/2025 FORU AGINDUA, irailaren 29koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako toki entitateei dirulaguntzak emateko deialdi bat, 2025-2026 aldian, kirol anitzeko programak susta ditzaten 5 eta 10 urte bitarteko umeentzat. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 859581.

Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legearen 33.a) artikuluak ezartzen duenez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak jarduera fisikoa eta kirola sustatuko ditu, beste neurri batzuen artean, laguntza eta dirulaguntzen araubide baten bidez.

Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak, institutuko bertako Kirola eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko Zuzendariordetzaren bitartez, laguntza horien bidez jarduera fisikoak eta kirol jarduerak sustatzeko eginkizuna du, Nafarroako gizarte osoaren eta, bereziki, premia handiena duten kolektiboen osasuna eta bizi kalitatea hobetzeko baliabideak jarriz toki entitateen eta beste entitate batzuen eskura.

Alde horretatik, deialdi honen bidez, sustatu nahi da toki entitateek 5 eta 10 urte bitarteko neska-mutilentzako kirol anitzeko programak antolatzea, eta, horretarako, umetatik hasita jolas-jarduera fisiko antolatu eta egituratuan aritzea sustatzeko eta garatzeko beste modu bat izanen da.

Programak 2025eko irailaren 1etik 2026ko maiatzaren 31ra bitarte garatuko dira, eta hainbat jarduera eskaini behar dituzte, jarduera fisikoan eta kirolean hasteko adinetan oinarrizko mugimendu-trebetasunak eta pertzepzio- eta mugimendukoak hobetzeko xedearekin, espezializazio goiztiarraz beste modu batera.

Deialdiak urte anitzeko gastu-espedientea dakar; izan ere, 2025-2026 ikasturtearekin batera garatzen bada ere, gastuak 2026ko ekitaldiari eragiten dio. Esan beharra dago 2025ean ez dagoela krediturik programen gastuak ordaintzeko irailetik abendura bitartean, eta deialdi honek ez luke zentzurik izanen ezin balira gastu horiek estali 2026ko aurrekontuarekin.

Ikusi deialdi osoa hemen sakatuz (kanpoko esteka)

Nafarroako Toki Erakundeentzako dirulaguntza, 2025-2026 Multikirol Programak sustatzeko