Nafarroako gazte-erakundeentzako dirulaguntza, gazteriaren arloko jarduera-programak garatzeko eta ekipamendua eskuratzeko (2026-2027)

2026ko octubreren 30, viernes

Deialdi honek boluntariotza gazteen parte-hartzerako eta elkartasunerako tresna gisa aitortzen du. Zehazki, boluntario-ekintzaren bidez gazteen gizarte-partaidetza, hezkuntza eta garapenerako lankidetza sustatzen dituzten programen finantzaketa aurreikusten du. Gainera, adingabeen babesa bermatzeko neurriak ezartzen ditu, eta jardueretan parte hartzen duten pertsona boluntarioei ere dagokion egiaztagiria eskatzen die.

206E/2026 EBAZPENA, urriaren 14koa, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, 2026-2027ko deialdia onesten duena Nafarroako gazteen entitateei dirulaguntzak emateko, gazteriaren arloko jarduera-programak garatu eta ekipamenduak eros ditzaten. DDBN kodea: 935295.

Gazteriari buruzko apirilaren 1eko 11/2011 Foru Legearen 34. artikulua gazteen elkarteei buruzkoa da, eta ezartzen du ezen, gazteek gizartean duten parte-hartzea erraztearren eta erantzukizun sozialeko kontzientzia sustatzearren, gazte elkarte berriak sortzen lagunduko duten mekanismoak ezarriko direla eta gaur egungo elkarte sarea indartuko dela. Bereziki sustatuko da gazte-gaztetandik eta hezkuntzaren esparruan parte hartzea.

Bestalde, Nafarroako Gazteriaren Estrategiaren (2025-2028) funtsezko printzipioetako bat da gazteen parte-hartze aktiboa eta askea, eta bertan bultzatzen da inplikazio eraginkorra izan dezaten bizitza publikoan eta komunitarioan. Printzipio horrekin bat etorriz, 3.1 esku-hartze ildoak ("Aktibismoa eta asoziazionismoa") helburu du gazteen parte-hartzea bultzatzea, gazte-elkarteak eta gizarte-aktibismoa indartuz. Hori lortzeko, behar diren laguntzak eta baliabideak eskaintzen dira herritar gazteak engaiatuagoak eta parte-hartzaileagoak izan daitezen.

Laguntza hori gauzatzeko, Nafarroako Gazteriaren Institutuak egokitzat jotzen du dirulaguntzen deialdi bat onestea, norgehiagokako araubidean, Nafarroako gazteen entitateei laguntzeko sistema bat ezartzeko, gazteen parte-hartze aktiboa bultzatzeko jarduera-programak egin ditzaten, 2026ko irailaren 16tik 2027ko irailaren 15era bitartean. Dirulaguntza hori emanen da bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoarekin, haren xedea baita Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura emandako dirulaguntzak arautzea.

Iturria eta deialdia: https://bon.navarra.es/eu

 

Nafarroako gazte-erakundeentzako dirulaguntza, gazteriaren arloko jarduera-programak garatzeko eta ekipamendua eskuratzeko (2026-2027)
International Volunteer Year 2026