Gizarte-intereseko komunitate-proiektuak garatzen dituzten gazteei dirulaguntzak emateko «AUZOLAN» deialdia

2026ko octubreren 29, jueves

Boluntariotza komunitate-izaerako eta gizarte-intereseko proiektuen garapenarekin lotutako parte-hartze moduetako bat da. Ildo horretan, gazteek beren ingurunean duten inplikazio aktibo eta solidarioa balioesten da, komunitateari, gizarte-partaidetzari eta tokiko errealitatea hobetzeari laguntzen dioten ekimenak sustatuz.

198E/2026 EBAZPENA, irailaren 30ekoa, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita gizarte intereseko AUZOLAN proiektu komunitarioak egiten dituzten gazteei dirulaguntzak emateko, banakako ebaluazio prozeduraren bidez. DDBN kodea: 932808.

Gazteriari buruzko apirilaren 1eko 11/2011 Foru Legearen 31. artikuluan herritarren parte-hartzea lantzen da, eta, xedatzen duenez, gazteek gizartean duten parte-hartzea erraztearren eta erantzukizun sozialeko kontzientzia sustatzearren, mekanismoak ezarriko dira partaidetza sozialeko eredu berriak eratzeko ingurune egokia sortze aldera. Bestalde, 32. artikuluan, boluntariotzari buruzkoan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eskatzen zaio gazteen parte-hartzea susta dezala boluntariotza-jardueretan, batez ere hurbileko errealitate sozialetan, gizarte balio handia baitu.

Gazteriak funtsezko garrantzia du gizarte justu, inklusibo eta demokratikoagoak eraikitzeko bidean. Kausa sozial eta komunitarioekin konprometituta jarraitzen duten arren, ikusi da gazteen artean erakundeekiko eta partaidetza-prozesu tradizionalekiko urruntzea zabaltzen ari dela. Bestalde, Nafarroako Gazteen Partaidetzaren Diagnostikoan, zeina oinarrizko tresna bat baita gazteentzako partaidetza-politikak diseinatzeko, ondorioztatu zen ezen, gazteen parte-hartzeak pixkanaka behera eginen duela pentsatzen den arren, badagoela gazteen partaidetza sozial eta aktiboa eraldatzeko prozesu sakon bat, mamitzen ari dena hain formalizatuta ez dauden eta koiunturalagoak diren antolaketa-ereduetan.

Horregatik, Nafarroako Gazteria Estrategiak (2025-2028), partaidetzarako arlo estrategikoaren bidez, herritartasun aktiboa sendotu nahi du gazteen artean eta, aldi berean, hura egokitu partaidetza sozialeko modu berrietara, parte hartzeko tresna berriak eta metodologia berritzaileak sustatuz. Hala, helburuak ezartzen ditu partaidetza komunitarioko proiektuak sustatzeko eta arau esparrua egokitzeko, kolektibo informalak ere kontuan hartzeko, gazteek parte har dezaten ekimen sozial, kultural eta ingurumenekoetan beren auzo eta herrietan. Horretarako, funtsezkoa da administrazioek parte hartzeko tresna, espazio eta kanal malguagoak eta ez hain egituratuak eskaintzea, gazteek aukera izan dezaten parte hartzeko eta modu zuzen eta askeagoan interakzioan aritzeko.

Horregatik, gazteen parte-hartzea errazte eta sustatze aldera, Nafarroako Gazteriaren Institutuak dirulaguntza-deialdi hau planteatzen du, elkarte bateko kide ez diren gazte-taldeei bideratuta, haiek antolatutako gizarte intereseko proiektu komunitarioak laguntze aldera. Hala, gazteak inplikatzea eta animatzea lortu nahi da, haien parte-hartzea eraginkorragoa izan dadin eta beren ingurune sozial eta kulturalean inpaktu erreala izan dezan.

Bestalde, Nafarroako Gobernuak 2026ko abuztuaren 19an hartutako Erabakiaren bidez, baimena ematen zaio Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari deialdi hau onesteko, zeina banakako ebaluazioaren prozedura bidez eginen baita, jarraikiz dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoari.

Gizarte-intereseko komunitate-proiektuak garatzen dituzten gazteei dirulaguntzak emateko «AUZOLAN» deialdia
International Volunteer Year 2026