Boluntariotza deialdiaren balorazio-irizpideen parte da.
172/2025 EBAZPENA, maiatzaren 8koa, Justiziako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Justiziako zuzendari nagusiaren apirilaren 8ko 128/2025 Ebazpenean atzemandako akatsa. Ebazpen horren bidez onesten da irabazi-asmorik gabeko entitateentzako dirulaguntzen deialdi bat, 2025. urterako, Iruñeko espetxeko presoekin eta preso ohiekin gizarte eta hezkuntza arloan esku hartzeko proiektuetarako. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 817827. Zuzenketaren bidez, deialdiaren II. eranskina sartu da, sartu gabe gelditu baitzen.
2025eko 82. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 28koan, honako ebazpen honen iragarkia argitaratu zen: 128/2025 EBAZPENA, apirilaren 8koa, Justiziako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita irabazi-asmorik gabeko entitateentzako dirulaguntzen deialdi bat, 2025. urterako, Iruñeko espetxeko presoekin eta preso ohiekin gizarte eta hezkuntza arloan esku hartzeko proiektuetarako. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 817827.
Argitaratu ondoren, ebazpenean akats bat atzeman da, ez baita argitaratu II. eranskina: "Balorazio irizpideak, preso eta preso ohiekin gizarte eta hezkuntza arloan esku hartzeko proiektuetarako".
Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluak xedatzen du administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzaketela, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak; eta, hori horrela, bidezkoa da ebazpen hori zuzentzea eta II. eranskina sartzea, eta berriro argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Aldaketarik gabe mantentzen dira I. eranskinean jasotako deialdiaren oinarriak.
Atzemandako akatsa zuzentzen duen ebazpen berri honek eskaerak aurkezteko epeari eragiten dio. Beste epe bat irekiko da, 15 egun baliodunekoa, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Horregatik guztiagatik, honako hau EBAZTEN DUT:
1. Zuzentzea Justiziako zuzendari nagusiaren apirilaren 8ko 128/2025 Ebazpenean atzemandako akatsa, eta sartzea deialdiaren II. eranskina, sartu gabe gelditu baitzen. Ebazpen horren bidez onesten da irabazi-asmorik gabeko entitateentzako dirulaguntzen deialdi bat, 2025. urterako, Iruñeko espetxeko presoekin eta preso ohiekin gizarte eta hezkuntza arloan esku hartzeko proiektuetarako.
2. Onestea Nafarroako Aldizkari Ofizialean honako hauek argitaratzea: Iruñeko espetxeko presoekin eta preso ohiekin gizarte eta hezkuntza arloan esku hartzeko proiektuetarako irabazi-asmorik gabeko entitateei dirulaguntzak emateko 2025eko deialdia, haren oinarri arautzaileak (I. eranskina) eta balorazio irizpideak (II. eranskina).
3. Irekitzea eskaerak aurkezteko beste epe bat, 15 egun baliodunekoa, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, I. eranskineko zazpigarren oinarrian xedatutakoarekin bat.
4. Deialdi honen, oinarrien eta haren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearekin bat.
5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Gizarteratzeko, Bitartekaritzako eta Justizia Errestauratiboko Zerbitzura eta Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako Zerbitzura, eta baita Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera (DDBN) ere.
Ikusi deialdi osoa hemen sakatuz (kanpoko esteka)