Iruñean eta Eskualdean ijito-etniako eta jatorri errumaniarreko biztanleekin gizarte eta komunitate mailan esku hartzeko proiektutik, Errumaniako emakume ijito talde bati (5-8 emakume) zuzendutako jardueretan (prestakuntzak, tailerrak, aisialdiko jarduerak) boluntarioak (ahal izanez gero, emakumeak) izatea gustatuko litzaiguke. Jarduera horiek aste bakoitzeko ostegunetan izaten dira, 10-12ko Milagrosako zentro komunitarioan. Funtsean, talde soziohezitzailea da.
Egiteke dauden jardueretako batzuk NUPeko kirol-instalazioetan egingo diren 3 kirol-saio dira. Boluntarioek jardueran parte hartuko dute, bai eta jarduerak egiteko materiala prestatzen ere (dinamikak bilatzea, antolaketa, emakumeei jardueretan dinamikak garatzen laguntzea).
Oraingoz, data hauek ditugu egutegian:
- Irailaren 19a
- Irailaren 26a
- Urriaren 3a
- Urriaren 10a
- Abenduaren 12a ...