Nafarroako Boluntariotzari buruzko 2026ko Foru Legearen xedea da ekintza boluntarioa definitzea eta arautzea, boluntarioen, boluntariotzako entitateen eta ekintza boluntarioaren hartzaileen eskubide eta betebeharren araubidea ezartzea, bai eta Nafarroako boluntariotzako eragileen lankidetza eta koordinazioa sustatzea ere, eraldaketa sozialera bideratutako sareak sortuz. Era berean, Nafarroako administrazio publikoen ekintza eta eginkizunak antolatzen ditu boluntariotza sustatzeko, bultzatzeko eta laguntzeko.
Foru lege horren ondorioetarako, borondatezko ekintza prestazio aske, arduratsu, altruista eta solidarioa da, eta, ordaindu gabe eta legezko betebeharretatik eratorrita, pertsona fisikoek egiten dute, interes orokorreko helburuetarako lagunduz.
Administrazio publikoen erantzukizuna da herritarrak Nafarroako Foru Komunitatearen garapen sozialean inplikatu daitezela sustatzea, inplikazio hori aitortzea eta parte-hartze sozial antolatua sustatzea, haren bidez urratsak egin daitezen guztien ongia eta gizarte berdinzaleagoa, solidarioagoa eta parte-hartzaileagoa lortzeko. Hori kontuan harturik, eta boluntariotzaren espiritu horretatik abiatuta, Boluntariotzaren I. Ekintza Plana (2018-2020) jarri zen abian.
Haren helburuak beteta, 2021ean Nafarroako Boluntariotzaren II. Plana (2022-2023) prestatu zen.
Plan hori 2022an onetsi zen, eta 29 ekintza bildu zituen, 4 helburu nagusitan taldekatuta; helburu horien xedea zen Nafarroan boluntariotza ezagutzen, aitortzen, indartzen eta bultzatzen laguntzea modu irmoan eta progresiboan.
Nafarroako Boluntariotzaren III. Plana (2024-2027) 2024ko martxoan onetsi zen, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuak bultzatuta, eta zenbait neurri eta lehentasun ezartzen ditu Nafarroan boluntariotza sustatzeko datozen urteetan. Horretarako, 59 ekintza aurreikusten dira, 6 jarduketa-ardatz hauetan banatuta: sentsibilizazioa, indartzea, koordinazioa, ezagutza, genero-ikuspegia eta arau-esparru berria.
Azken helburua da Nafarroan gizarte berdinzaleagoa, solidarioagoa eta parte-hartzaileagoa izan dadila bultzatzea eta horretan laguntzea. Hala, “Nafarroa, Orotan Lagun” gunea eta haren web-ataria ezarri dira.
Laburbilduz, “Nafarroa, Orotan Lagun” baliabide bat da, Nafarroako Boluntariotzaren III. Planaren hedapen operatibora bideratua, eta helburu hauek ditu:
- Nafarroako gizartea boluntariotzaren zentzuaz kontzientziatzea, eta herritarren partaidetza aktibo eta solidarioaren balioak eta garrantzia sustatzea.
- Boluntariotzako entitateen garapena eta hazkundea bultzatzea, eta boluntarioak artatu eta kudeatzeko prozesuen hobekuntza indartzea.
- Esku hartzen duten eragile guztien arteko koordinazio eraginkor eta jasangarrirako sistema bat garatzea, bermatzeko boluntariotza modu egonkor, sendo eta koherentean bultzatzen dela Nafarroan.
- Hobeki ezagutaraztea zer egoeratan dagoen boluntariotza Nafarroan eta zein diren arlo horretan esku hartzen duten eragileen beharrak.
Aurkezpena
03/04/2024