30 erakunde, talde eta boluntarioz osaturiko Zaska Zurrumurruen aurkako Nafarroako Sareak jarduerak antolatu ditu irailaren 20-21 eta 23-24 egunetan, bizikidetzarako oztopo diren estereotipo eta zurrumurru arriskutsuen aurka herritarrak kontzientziatzeko eta prestatzeko. Talde honek 2017an ekin zion lanari, jendartean gorroto-diskurtsoek izan zuten gorakadari aurre eginez.
Irailaren 20an eta 21ean, arratsaldez, 18:00etatik 20:00etara, Gizarte Antzerkiaren bitartez estereotipoak nola sortzen diren eta nola borrokatzen diren landuko da. Tailerrak 25 plaza izanen ditu eta joan nahi dutenek izena Zaskaren webgunean eman dezakete.
Irailaren 23an, "Aurreiritziak desmuntatzen, herritartasuna eraikitzen" lehen jardunaldia eginen da Tuterako Lurdes Gizarte Etxean, 16:45etik 19:45era. Jardunaldia Iruñean errepikatuko da biharamun goizean, Mendillorriko Civivoxen, 9:15etik 12:15era. Bi ekitaldietara lau esperientzia eramanen dira, zurrumurruen aurkako borrokari eta bizikidetza onaren aldeko lanari buruzkoak.
Gonbidatuak erakunde hauetako ordezkariak izanen dira: ZAS Zurrumurruen aurkako Euskadiko Sarea, Nafarroako SOS Arrazakeria eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Jarduerak oro doan. Edukiera mugatuak direla eta, aldez aurretik izena eman beharko da esteka honetatik zuzenean: https://forms.gle/V9h1RPZQsZcTq5iW6 edo http://www.zaskarumorez.com/ web-orrian. Plazak izen-emate ordenaren arabera beteko dira.