Zaintzen aldeko Itun handi baten alde egin du Chivite Lehendakariak, emakumeen kontziliazio-ereduak gainditzeko

2022ko azaroaren 7, astelehena

Guztira, Nafarroako Gobernuko 14 zuzendaritza nagusik eta 25 erakunde sozialek, publiko zein pribatuk, sinatu dute gaur goizean Zaintzen aldeko Foru Ituna; hau da, Foru Exekutiboaren Nafarroako Berdintasunerako Institutuak (NABI) proposatutako formula emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean aurrera egiteko eta herritarren zaintzak, bizitza eta ongizatea politika publikoen erdigunean jartzeko. Ekitaldian, Maria Chivite Nafarroako Lehendakariak adierazi du garrantzitsua dela itun honek “emakumeengan oinarritutako kontziliazio-ereduak gainditzea”.

Zaintzen aldeko Itun handi baten alde egin du Chivite Lehendakariak, emakumeen kontziliazio-ereduak gainditzeko