Nafarroako Gazteriaren Institutuak Arte Gaztearen 39. Topaketa deitu du. Apirilaren 26tik maiatzaren 5a bitartean, biak barne, 14 eta 30 urte bitarteko gazteek Arte Eszenikoak, Arte Plastikoak, Diseinua zein Literatura ataletako proiektuak aurkeztu ditzakete. Ondoren, epaimahaiak 800 euroko saria jasoko duten 30 proposamen finalista hautatuko ditu; eta azkenik, publikoaren aurreko erakusketa baten ondoren, 8 obra nabarmenenak aukeratuko dira, zeinak 1.375 euroko saria jasoko duten.
1984tik ospatzen den programa honen helburua, Nafarroako gazteriaren artean sormen artistikoa sustatzea litzateke. Nobedade gisa, edizio honetako epaimahaiak kandidatura ororen artean hautatutako 30 lanen autoreentzat Getadarko gazte-aterpetxean egoitza artistiko bat eskainiko du. Bertan, diziplina arteko topaketa bat ospatuko da irailaren lehenengo asteburuan zehar, epaimahaiko kideen eskutik prestakuntza ezberdinak eta banakako tutoretzak eskainiz.
Epaimahaia diziplina artistiko ezberdinetako 12 artistek osatzen dute. Arte Plastikoen eta Ikus-entzunezkoen kategorian, kide partaideakMarina Lameiro, zinemagile eta ekoizlea; Javier Arbizu, artista plastiko eta bisuala; eta Angelica Tognetti, kuradore eta kudeatzaile kulturala dira. Antzezte eta Musika Arteen diziplinan, bestalde, epaimahai horretako kideak dira Martxel Rodríguez, koreografo eta dantzaria; Sudurgorri Vocal Estudio Iker Bengoetxea aktorearekin; hala nola Edurne Arizu, musikari eta sortzailea. Diseinuan, kideak dira Lluna de Ozeano Studio, diseinatzailea; Berta Osés, Berutako diseinatzailea eta sortzailea; eta Iņigo Villar, diseinatzaile grafiko eta Kreiva Eremuaren ko-fundatzailea. Azkenik, Izaskun Igoa eta Barbara Mingo idazleak, halaber idazle hala nola Graviola Argitaletxearen fundatzaile Daniel Francorekin, Literaturakoan izango dira partaide.
Epea zabalik maiatzaren 25era arte
Maiatzaren 25era arte, hau barne, artistek banaka edo modu kolektiboan parte hartu ahal izango dute programak dakartzan lau modalitateetan. Oinarriak, bere osotasunean, hala nola inskripzio-formularioa Nafarroako Gazteriaren Institutuko webgunean bete nahiz deskargatu ahal dira
Inskripzioa Nafarroako Gobernuaren Erregistroko edozein bulegotan aurkeztu daiteke eta informazio gehiago eskuratze aldera, zuzenean kontaktatu ahal da Institutuarekin (Yanguas y Miranda kalea, 27 Etxabea. Tlf. 848-427841) edo bestela posta elektroniko honetan: encuentros@navarra.es.
Sormen artistikoa Foru Komunitatean sustatzea
Arte Gaztearen Topaketek, zeinek edizio honetan 131.000 euroko aurrekontuarekin kontatzen duten, gazteen banakako eta taldeko sormenen sorkuntza, prestakuntza eta erakusketarako plataforma izatea dute helburu, aldi berean, toki mailan, komunitate artistikoaren gainean kontzientzia sustatuz. Ekimen honen bitartez, NGIk sorkuntza jardueraren ekoizpena erraztea, bere lanak erakusteko eta trukatzeko eremuak sortzea hala nola “sare-lan eta komunitatea” baliatuz horien profesionalizazioa eta sormena bultzatzea ditu helburu.
Programa zehazki Nafarroako gazteriarengana edo Foru Komunitateko egoiliarrengana zuzenduta dago, hala ere, inskribatutako talde-kolektibo bakoitza osatzen duten kideen % 33ak adina gainditu dezake; eta proiektu bakoitzeko partaideen % 33a halaber beste nazionalitate edo Estatuko Komunitate batekoa izan daiteke, ikerketa kolektiboaren kultura artekotasuna eta esperientziak kontuan hartuta.
Topaketak, trukeak, tailerrak eta prestakuntza irailean eta urrian
Irailean zehar, kudeaketa arloko pertsona aditu eta profesionalek, hala nola epaimahaia osatzen duten artista ospetsuek, tailerrak, tutoretzak eta lau modalitatetako truke- nahiz prestakuntza-mekanismo batzuk garatuko dituzte, zeinetan eztabaida, esperimentazioa, trukea eta ezagutza protagonistak izango diren. Getadarko aterpetxeko egoitza artistikoa hizpide badugu, hizkuntza artistiko berrien aurkikuntzarako eremu bezala planteatutako prestakuntza tailerrak eta banakako tutoretzak eskainiko dira bertan.
Urrian, artista hautatuek, urriaren 6tik 8ra Jaialdi Artistikoaren formatuan ospatuko den modalitate bakoitzaren ezaugarriekin doitutako bere proiektuen jendaurreko erakusketa bat garatuko dute, zeinekin aurtengo edizioa itxiko den. Diseinua eta Arte Plastikoen diziplinen baitan hautatutako proposamenen kasuan, Uharten jarriko dira ikusgai, hain zuzen jaialdia hasi baino hamar egun lehenago. Horrela, programaren xedea da hautatu proiektu bakoitzaren elaborazioan garatutako lana erakutsi ahal izatea, artista partaide ororen aldetik komentatua eta partekatua izateko bidea emanez.
8 finalista 1.375 euroko sari batekin
Arte Gaztearen Topaketak, lanak saritzeko eta gazteriaren partaidetza errazteko golardo eta laguntza ezberdinak eskaintzen ditu. Aipatu bezala, aurkeztutako proposamen ororen artean hautatutako 30 proiekturen autoreek, 800 euroko sari bat jasotzeaz gain, topaketa artistiko bat gozatu ahal izango dute asteburuan, Getadarko gazte-aterpetxean, bestalde, prestakuntza zehatza jaso ahal izanik.
Lan hautatuen jendaurreko aurkezpena egin ondoren, lau modalitateetako epaimahaiak 8 lan onenak hautatuko ditu, zeini beste 8 sari emango zaizkien, 1.375 eurokoa bakoitzari.
Bestalde, Iruņerritik kanpoko pertsona egoiliarren partaidetza bermatze aldera, laguntza bat finkatu da euren egoitza Iruņatik 30 km baino gehiagoko distantziara duten pertsona hautatu haien lekualdatzetarako. Laguntza honen zenbatekoa, pertsona hautatuen premia kontuan hartuta erabakiko da. Eskura jarriko da, bai proiektuaren aurkezpenera joateko eta bai obraren bidalketarako.
Azkenik, NGIk zortzi proiektu sarituen hedapena bultzatuko du, edizioaren ondorengo urteetan zehar Nafarroako jaialdietan nahiz ospakizunen programaziotan barne hartzea erraztuz, proiektuen kudeatzaileak horrekin ados badaude.