Urtebeteko gerrak Nafarroan mila errolda berri eta asilo zein babesleku larrialdietarako eredu bat utzi ditu

2023ko otsailaren 24, ostirala

Duela urtebete, 2022ko otsailaren 24ko goizaldean, Vladimir Putin Errusiako Federazioko presidenteak mezu bat helarazi zion nazioari, Ukraina ekialdean gerra eraso bat hasi zela iragartzeko. Ukrainako biztanleria zibilaren aurkako bonbardaketak hasi eta pare bat egunera, gerratik ihesi zihoazen lehen pertsonak iritsi ziren Nafarroara: haurdun zegoen neska batek eta haren ama diabetikoak, Tuteran intsulina eskatu zuenak, Europa osoa zeharkatu zuten beren ibilgailuan, 3.870 kilometro eginez. Haiek izan ziren lehenengo milakoak.

Urtebeteko gerrak Nafarroan mila errolda berri eta asilo zein babesleku larrialdietarako eredu bat utzi ditu