Txus San Vicente gelan sartzen denean, nahiko oharkabean pasatzen da: ez da altuegia, aurpegi biribila du, irribarretsua, azal leuna, bakeroak, jertsea eta ia beti txapelarekin. Bizkarra emanda, 38 urteak salatzen dituen bizar oparoa ikusi gabe, beste nerabe bat ere izan daiteke. Dena den, lehen esaldiarekin, mutikoek egunero ikusten dituzten irakasle askok baino isiltasun eta ikusmin handiagoa sortzen du.