Proiektu Estrategikoen zuzendaritzak 250.000 euro bideratuko ditu Nafarroa Ezagutu Sareko espazioetan inbertsioak egiteko

2023ko martxoaren 28, asteartea

Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamendu, Etxebizitza, Paisaia eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak, Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Nafarroa Ezagutu Sarea osatzen duten espazio eta ibilbideetan inbertsioak eta proiektuak finantzatzeko dirulaguntzen deialdia egin du. 250.000 euroko zuzkidura duen deialdi honen helburua da lurralde-garapen eta -oreka jasangarria sustatzea, enplegu berdeen sorrera bultzatzea eta gizarte-ekonomiari laguntzea.

Proiektu Estrategikoen zuzendaritzak 250.000 euro bideratuko ditu Nafarroa Ezagutu Sareko espazioetan inbertsioak egiteko