Pertsona Migratzaileen Foroak bertatik bertara ezagutzen ditu Migrazio Politiken proiektuak

2022ko urriaren 1, larunbata

Pertsona Migratzaileen Foroak atzo, ostirala, ekin zion berriro aurtengo aurrez aurreko saioei, atzo arratsaldean Iruñeko Printzearen Gotorlekua egoitzako gela batean egindako bileran. Bertan izan ziren migratzaileen hainbat kolektibotako hogei bat ordezkari, Eduardo Santos Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariarekin, Patricia Ruiz de Irizar Migrazio Politiken zuzendari nagusiarekin eta Idoia kulturen arteko bizikidetzaren eta arrazakeriaren aurkako Ayllu zerbitzuko zuzendariarekin batera.

 

 Pertsona Migratzaileen Foroak bertatik bertara ezagutzen ditu Migrazio Politiken proiektuak