Osasun Departamentuak tenperatura altuen aurrean herritarrak babestea eta, batez ere, adineko pertsonak eta ahulak direnak babestea garrantzitsua dela azpimarratu du udako garai honetan. Populazio hori gehiegizko beroarekiko sentikorragoa da, bero sentsazioa eta, beraz, babesteko gaitasuna murritzagoak ditu; baita egarriaren pertzepzioa eta izerditzeko eta basodilatatzeko gaitasuna ere urrituta ditu. Arrazoi haengatik, pertsona horien osasunak okerrera egin dezake, bereziki, gaixotasun kroniko batzuk (mellitus diabetea, obesitate morbidoa...), gaixotasun kardiobaskularrak, arnasketakoak eta mentalak (dementziak, parkinsona, alzheimerra...) dituztenen artean edo horiei dagozkien tratamenduak izanez gero.