Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak Suizidio Kodea jarri du martxan, tresna berritzailea eta Historia Klinikoan integratua, bere buruaz beste egiteko arriskuan dauden pertsonen identifikazioa eta jarraipena errazten duena, pazientearen segurtasuna hobetzen duena lehentasunezko arreta terapeutikoaren bidez, eta osasun-sistemarekiko lotura murrizten duena. Ezarri zenetik, abenduaren erdian, guztira 116 kode aktibatu dira, eta horietatik 41 dagoeneko desaktibatuta daude.